Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a

Epelondoren xokoa: AMAZONIA

Badira oraino, munduan zehar, oihaneko aberastasunekin eta materialki deus gutxirekin bizi direnak. Borneoko Papuak ezagutzen ditugu, bai eta Amazoniako indioak, zenbaitetan ikusten ditugulako sukaldeko telebista pantaila numerikoetan. Horiz jantzirik ateratzen garenean, ezinegon kiratsa plazaratzeko, ez dugu, ezer ez duten jende haien plaziditatea ulertzen, lur azaleko kide guztiek lau auto, bi etxe eta piszina berotuaren jabe izan behar balute bezala! Claude Levi-Strauss etnologoak 1948an...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a

Herriko eskola publikoak okupatuak

Joan den asteazkenean Irisarriko eta Mendibeko eskola publiko elebidunak okupatu dituzte Ikas-Bi saileko buraso eta haurrek. 2019ko sartzean murgiltze proiektuari buruz kezkak dituzte, euskarazko erakasle postu eskasa dela eta. Gaur-egun eskola publikoek 19 eskola badituzte murgiltze sisteman. Aldarrikatu dute haurrek euskaraz ikasteko eskubidea badutela eta hortarako behar diren ahalak plantan jartzea.

...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a

NIGAR EGIN DUT

Martxoaren 8an ospatu dugu

Nazioarteko emazteen eguna

Zergatik sekula ez bezela

Baitezpadako agertzen baita munduan

Frantzian urte hastapenetik

30 emazte erail dira

Bizi lagunaren tratu txaren ondorioz

120 herriotze gora behera urte guziez

ARTE katean aste huntan

Ikusi dut Une fleur du désert filma

Kondatzen zuen Somaliako 3 urteko alabatxo batek

Sexual murrizketa bat pairatu zuela

Nigar...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a

Haziak Loratzen: Bizipenak barnetegian

Iaz, erabaki nuen euskara ikastea, baina euskara ikasteko modu asko daude. Alabaina, ez nuen Gau Eskoletan ikasi nahi, jakinez, urte bat baino gehiago beharko nituzkeela euskaraz untsa mintzatzeko. Horregatik AEK-ko kide batek gomendatu zidan barnetegi batera joaitea. Ez nekien zer ote izango zen, baina baietz erantzun nion. Hori eginda, urrian, Foruko barnetegira abiatu nintzen, eta han egin nuen nire lehen egonaldia. Ikastaroak 9 hilabetez iraun zuen; astelehenetik ostiral eguerdira arte...

Gure Hitza | 2019ko Martxoaren 28a

Norbait ziren

Mugaz gaindiko harreman ofizialak gero eta gehiago aipu diren denbora hauetan, badakigu aspalditik lanean ari direla Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza erakundeak, Bertsozale Elkartea, Euskaltzaleen Biltzarra, Elkar argitaletxea eta euskal hedabideak bereziki. Halere ez dezakegu aipatu gabe utzi presuna zonbaitek anitz urtez egin dutena, orokorki pentsatua beren herrian obratuz. 89 urtetan, Jainkoak bereganatu berria du Kanboko Mixel Larroulet mediku zenaren Ines alarguna, haur denboratik...

Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 28a

Larrun Ez Hunki uros baina...adi!

Sarako herrian Larrun Ez Hunki elkarteak eta CADE kolektiboak beren iritzia eman dute Larrun 2020 gidaritzak hartu erabakiaz hasierako proiektuaren baztertzea dela eta. Oroitarazteko 2017ko ekainean Departamenduko Kontseiluak Larrun 2020 proiektua aurkeztu zuelarik, ihardukitze anitz sortu zituen, bereziki hunkiak diren lau herrienganik. Hortarik abiatu zen Larrun Ez Hunki kolektiboa, mobilizazio batzuk antolatu zituen Departamenduak proposatzen zuen proiektuari aurre egiteko. Aurkariek...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016