Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 25a

Zero baratze hondakin operazioa

Bil Ta Garbi, Euskal Elkargoak eta Uhaitzen Biarnoko Herri Elkargoa, hondakin berdeeri buruz kanpaina bat abiatzen du, herritarrek hondakindegietara eramaiten dituzten hondakin berdeen kantitatea murriztea da helburu. Kanpaina horren abiatzeko Bardoze herria hautatua izan da, herritarren hondakin berdeak modu iraunkor batean ttipitzeko plana aurkeztu dute: "Baratze Zero Hondakin Operazioa" deitu dutena. 2004etik, Bil Ta Garbi sindikatua sortu denetik, biztanleek hondakindegietara eramaiten...

Azalekoa | 2019ko Ekainaren 25a

Cimaed 2018ko txostenaren berri

Cimade elkartea, atzerriko pertsonetaz arduratzen denak, 2018ko txostena agertu du, beste mugimendu batzuekin batean. Elkartearen ardura da migranteeri juridiko laguntza ekartzea, erretentzio zentroetan direlarik ikustea sozial eta osagarri aldetik zer baldintzetan atxikiak diren. Horrekin batean permanentziak atxikitzen eta presondegietan bisitak egiten.

Gure Hitza | 2019ko Ekainaren 25a

Nolako Uda?

Arantzazuko egutegiaren arabera, udan sartzerakoan goizak hasten dira den mendren bat laburtzen. Hala ere, biziki guti oraino: bi egunetarik minuta baten heina, nunbait han. Aldiz, aratsaldeen luzetasuna hein berean egonen da uztaila jin arte. Gisa orotako arrangurak gogoan, maiz entzuten da: nolako uda ukanen ote dugu? Aitzinetik asmatzea ezinezkoa bada ere, apustuak haizu dira. Aroaren aldetik, nork daki ez ote dugun urte gehiena nahasia ukanen; hots zeru urdin-urdineko egun gutirekin....

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 11a

Tradizioa eta berrikuntzak

Euskal kultur erakundeak eta EHESS-ek gomita zabaltzen dute Euskal etnopoloa labelaren babesean antolatu kolokiora: ekainaren 13an (09-18:00) eta 14an (09-16:00), Euskal Museoan iraganen da. Aipatua izanen den gaia: "Tradizioa eta berrikuntza: identitatea denboran zehar". Kultura beti berrituz baldin bada, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? Galdera horren inguruan da gogoeta eramana izanen, herrialde desberdinetako esperientziak (Euskal Herria, Frantzia, Europa Ekialdea,...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 11a

Haziak Mintzo: Euskal Kultur eguna Milafrangan!

Duela bi urte bezala Milafrangako Bihotz Sakratuko ikasle handiek antolatu dute Euskal Kultur egun bat bertze elebidun ikasleekin euskaraz mintzatzeko eta euskal aktibitatea partekatzeko. Aldaketa handiena zen: 2017 goiz bat zen ama eskolako eta CPrentzat bakarrik. Aurten aldiz, egun oso bat da alde batetik ttipientzat eta beste alderat handientzat. Hara nola, maiatzaren 3an, goizarekin, ehun haur 3 urtetik 6 urte arte elgarretaratu dira Milafrangako denen etxean, esku lana, dantza et...

Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 11a

Itsas Bazterretik: Gezurretan aritzeko garaia.... Mus!

Apirilaren 30etik maiatzaren 24a arte, kolegioko mus txapelketako multzoen partidak iragan dira gure kolegioan..... eta nola! Aurten bi lehiaketa antolatuak dira: 6./5.ekoa eta 4./3.ekoa. 43 ekipek izena eman dute eta txalotzen ditugu! Astearte eta ostiraletan, bazkaltzeko orduan, ekipak ari dira, gezur zonbaitzuk botatuz, multzoetako partida guziak segurtatzeko. Horren ondotik, ikasleak kalifikatuko dira printzipala ala kontsolantearendako. Laster berriak.... Imido, bi gehiago, bost.......


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016