Han eta Hemen | 2019ko Uztailaren 04a
Larrun 2020 proiektua, 2017ko ekainean aurkeztua izan zen. Horren ondotik izan ziren elgarretaratze anitz, bereziki hunkiak diren herri hortako biztanleak eta elkarteak mobilizatu ziren proiektu horren kontra, beren bazterrak defenditu nahian. Ondorioz, proiektuaren zuzendaritza komiteak (COPIL), 2019ko martxoan proposatu zuen bilkura batzuen egitea mugimendu desberdin horiek ere partaide izanez beren iritzia emaiteko. 15 punturen inguruan 6 tailer antolatu behar ziren: 2 Larrungo...
Han eta Hemen | 2019ko Uztailaren 04a
Joan astean Olivier Dugrip Bordaleko Akademiako errektorea eta Pierre Barriere Hezkunde ministeritzako Akademia zuzendaria Donapaleun ziren Barnekaldeko hautetsien biltzar batean parte hartzeko. Berri hori kurritu bezain laster Euskal Konfederazioa, erakaskuntzarako euskal elebidun eta murgiltze sareek (Seaska, Baga Biga, Ikas Bi eta Euskal Haziak) eta EH Bai mugimenduak deitua zuten elgarretaratzera. 200 bat pertsona bilduak ziren kexu zirela adierazi nahian, pundu desberdin batzuen...
Gure Hitza | 2019ko Uztailaren 04a
Joan den astean Paris-ko hedabideak hasi dira burrunban alimaleko beroak jasan beharko ginituela, hemengo irrati, telebista eta egunkariek segida hartzen zutela, Baionan ere kafea hartzean solasak bide beretik zoatzila.
Azalekoa | 2019ko Uztailaren 04a
Horra Gamarte, Ainhize-Monjolose eta Lakarrako herrien artean antolatzen ari diren komediaren izena. Berrikitan gomitatu dute prentsa, lehen aitzinjasta bezala aurkeztu dituzte ikusgarri horren zati batzuk. 2019ko uda eta larrazkena aberatsak izanen dira Itsasun eta Aiherran kabalkadaren muntatzen ari baitira eta Garaziko 3 herri hauen ikusgarria... izanen dugu zer ikus!
Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a
1940 urte dohakabera begiak itzuliz, haurtzaroko oroitzapen parrasta bat gogoratzen zaizkit. Lehenik, maiatzaren 10eko ortzantz karraska hura, noiz eta ere egunkariek eta irratiek Alemanen ofensiba zabaldu baitzaukuten, denak harriturik utziz. Hitz horren erroaren arabera, "harri bilakaturik". Erdaraz: "pétrifiés". Aitak igorri ninduen auzo bati berria jakinaraztera. Verduneko gerlari ohia bereak gogoan gelditu zen, kopeta murritz. Beharbada bere baitan erabiliz garaipen harek balio...
Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a
Maiatzaren 22an, Maialen Alfaro eta Philippe Albor, tailer batzuen eta ikusgarri baten eskaintzera 5.eko ikasleei etorri dira. Lehenago, euskarako Sabina eta musikako Aaron irakasleekin, Mikel Laboaren bizia edo(ta) hautatu kantu batzuen lantzeko parada ukan dute, hala nola "Haika mutil", "Martxa baten lehen notak", "Txoria txori".... Goizean goiz, ikastetxea esnatzen ari zenean bi artistak lekuak girotzera etorri dira. Tailerrak ikastetxeko kirol gelan iragan dira, aldiz emanaldia IDZtan....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016