Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 16a

Haziak Mintzo: San Frantses Xabier ikastetxeko "Uztaolak"

Badu zenbait urte orain, Uztaritzeko San Frantses Xabier ikastetxean, Eguberriko bakantzen aitzineko egunak doi bat bereziak direla. Alabainan, usaiako ordutegiak aldatuak dira eta gelak nahasiak. Egun horiek, "Uztaola" dute izena. Ikasleek erakasle ezberdinekin hautatu duten gai bat jorratzen dute, eta beren lanaren uzta beste laguner aurkezten. Gaiak Uztarizabalak dira: lehen sokorriak, San Frantses Xabier kolegioaren historia, euskal mitologia, orientazioa, artea, txinatar...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 16a

Haziak Loratzen: Uztaritzeko hauteskundeak

Dakizuen bezala, 2020ko martxoan, udal hauteskundeak, izanen dira. Uztaritzen, Uztaritze Bai, lekuan den ekipa, berriz aurkezten da. Gaurko auzapeza eta bere taldea, abertzale eta ezkerreko jendeen elkartze bat da. Zehatza izaiteko, azpimarratu behar da, desadostasun handiengatik, 2019ko apirilean, bost hautetsi joan zirela herriko kontseilutik. Gainera, beste batzuk, bost urte Herriko Etxean pasatuz gero, haien lekua uzten dute ere. Horregatik, haien zerrendan, hautagai...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 16a

Historia errepika ez dadin, orain presoak!

Joan den larunbatean Baionan 10.000 pertsona eta Bilbon 70.000 pertsona bildu dira, "historia errepika ez dadin, orain presoak" lemapean, Emmanuel Macron eta Pedro Sanchez-i deia luzatzeko Euskal Herriko bakearen alde. Baionan manifestaldia abiatu da, buru zirelarik joaldunak eta traktoreak. Lehen oihal bat eraman dute euskal preso politikoen familiek "Maintenant les prisonnièr.e.s!, Orain Presoak!" lemarekin. Bigarren banderola gazteek atxikitzen zuten, hauxe irakurtzen ahal...

Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 16a

Erretreten erreforma: bazterrak beti kexu!

Ez da erraiterik bazterrak berotuak direla erretreten erreforma dela eta, pribatu ala publikoko langile bai eta berengain ari diren kategoria guziak joan den astean berriz karriketan ibili dira. Lehen sumindurak abenduaren 5ean hasi ziren, geroztik manifestazioak eta blokatzeak gelditu gabe antolatuak izan dira, hiri handietan jendea trabatua baldin bada, ez da Euskal Herri xoko huntan holakorik gertatu. Baionan ere joan den ostegun eta larunbatean manifestazioak iragan dira....

Gure Hitza | 2020eko Urtarrilaren 16a

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza...

Azalekoa | 2020eko Urtarrilaren 16a

Herriko bozetan, trantsizio ekologikoa erronka bat?

Bizi mugimenduak 2014ko herriko bozen kari, trantsizio ekologikoaren alde presentatzen ziren hautagai edo(ta) zerrenderi engaiatzea eskatu zuen. Engaiamendu horiek bilduak ziren Klima-Energia deitu tresna kutxa batean, 13 tematikoetan banatuak zirela eta 53 ekimen proposatuak.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016