Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 20a

Zapeta blues (Joan den asteko segida)

Arazoa da, ez baldin badira behar orduan gauzak erraten, ongaitzak azaltzen, tripako minak husten, irri negarrak isurtzen, hots dolua egiten, herrian familia batean bezala, zenbat belaunaldiren buruan hori guzia aurpegira zapartatzen zaigula. Aitortu nahi ez den eritasun larri bat bezala. Hori agertu da joan den arratseko Tilleuls-etako bilkuran. Hazparnek ez du jakin zapatagintzaren memoria aberats horren transmititzen. Ia mende batez mundu hori eraiki zutenei buruzko...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 20a

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) 30 urte!

Pantxoa Etchegoin zuzendariak zioen: "Euskal Kultur Erakundeak berezitasunezko gobernantza bat alhan ezarri du: elkarrizketa eta elkarbizitzarako zubiak eraiki ditu lurraldeetako kultura eragileen eta erakundeen artean". 1990ean sortuz geroztik, kulturaren erakundeak bide egin du, langile trebatuaz inguratua dela zioen, azpimarratuz 30 urtez Euskal Herria aldatu bada halaber izan dela ere euskal kultura. Herri dinamika baten indarra aipatu du, elkarte eta artista anitzez...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 20a

Herriko bozak: Euskoaren alde engaiatzeko deia

Hauteskunde bezpera huntan, elkarte anitz baliatzen dira hautagai izanen diren zerrenderi beren ikusmoldea edo(ta) sustengua eskatzeko. Euskal Moneta elkarte ere horietarik bat da. Anitz aldiz aipatu dugu tokiko monera hunek saltegietan eta enpresetan eraman duen lana, bezeroek euskoz pagatzeko ahalmena ukan dezaten. Gutiago aipatu izan da, baina Eusko elkarteak erakunde publikoetan sartzeko kanpainak eraman ditu. Euskal Elkargoak xede hunen alde bozkatu zuen. Bestalde jadanik...

Azalekoa | 2020eko Otsailaren 20a

Coronabirusa aitzina doa

Orain arteko erritmoa segituz, lerro hauek irakurriko dituzuelarik, Coronavirus eritasuna detektatua dutenen kopurua 100.000 ingurukoa izanen da eta, betiko proportzioa segituz, hilen kopurua 2.000 ingurukoa ditaike. Txinako mediku eta erizainak ari dira, geldi-geldia, orenak kondatu gabe, eta lan baldintza gogorretan, eritasun berriari buru egiteko. Orain arte, birusa harrapatu duten 100 erietarik 10 dira sendatuak izan. Europan ere antolatzen ari dira eta urgentzian bildu diren...

Azalekoa | 2020eko Otsailaren 20a

TXAPELDUNAK!

Pentsatzen dut anitz irakurtua izan dela Santa Agedaz Berria egunkarian agertu Maddi Zubeldia kantari eta idazle onaren artikulua. Artikuluaren izenburua "txapeldunak !". Euskal Herritar guti baita txapelketa mota bati ez bada, besteari jarraikitzen ez zaionik, zonbaitek usteko zuten berek gustukoa duten txapeldunen izenak agertzen zirela aldi bat gehiago. Funtsean, luzaz txapeldun irauteak indar gaitza eskatzen du, eta lehiaketan gazteago trebeak ateratzen dira beti. Ez, delako...

Azalekoa | 2020eko Otsailaren 20a

Dukak kentzeko, DUDAKEN tresna berria

Ikas pedagogia zentroak euskaraz hobeki idazteko, bereziki erakaskuntza arloan, tresna bat sortu berri du. Aines Dufau Ikas Zentroko zuzendariak, Beñat Oiharzabal (Euskaltzaindia), Céline Mounole (UPPA), Maia Duguine (Iker Zentroa), Antton Luku (Euskara erakasle ohia) eta Ixabel Erremundegi (Ikas) lagun zituela, plantan ezarria duten "Dudaken" tresna berria aurkeztu dauku.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016