Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 21a
Neurona bat gizon baten burumuinean sartzen da baina lekua hutsa da.
Oihuka hasten da:
"Hela, badea norbaitaitait? Ehooooo... Badea norbaitaitaitait!"
Baina bere oihuaren oihartzuna baizik ez du entzuten.
Ate bat idekitzen du:
- "Ehoooo... bada norbaitaitaitait?"
Baina ez du beste neuronarik ikusten. Segitzen du, beste ate bat idekitzen:
- "Ehooo... bada norbaitaitait!! Ehoooo....". Bere baitan:
"Baina...
Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 21a
Manex Pagola Landibarre Elizetxeko semeak utzi gaitu 77 urte oso aberatsak eraman ondoan gutartean.
Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 21a
Bai, "telebista eta radio"-tan aipamen izan duzu azken egunetan usaian baino gehiago oraino. "Urketa"-ko olerkari eta kantu zizelkatzaile fina, aspalditik baginakien "urtxintxak bezala izaiteko libre" ibili nahi zinuela eta funtsean hala egin duzu; ez aldiz "xurxuri baten gainean xoriak bezala kantatuz", bainan bai jendearen bideetan: "ez aberatsen bidetarik ibiliz", "behardunekin bizitzea hori da nere kantua" baitzinion, "agurtuz zapalduak, agurtuz etsituak", "denek bizi behar baitute"....
Azalekoa | 2018ko Ekainaren 21a
Neurri gerizatzaile batzutaz aparte, lege proiektu horrek murrizketak, kontrolak, bereizketak antolatzen dituzten neurri zorrotzak jartzen ditu eta aplikatu beharko litakeen zuzenbide komuna ez du errespetatzen.
Gure Hitza | 2018ko Ekainaren 21a
Berrikitako oporralditxoez baliatu naiz Pariseko Branly Kaiako Museoari bisitaño baten egiteko. Museo harrigarria, Afrika, Ozeania, Asia eta Ameriketako populu primitiboen ondare miresgarriaren erakusleiho ezinago ederra. Handik ateratzean zaitan Manex Pagolaren heriotzearen berria jin. Ez dakit museo horren ezagutzeko parada ukan zuenez Manex antropologoak. Gostukoa zukeela, hori segur!
Geroztik bi aste iragan dira. Gure adiskideak merezitako goraipamenak ukan ditu alde...
Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 14a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016