Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

Euskal Elkargoa euskaraz eta gaskoieraz!

Joan den larunbatean Euskal Elkargoko hautetsiek bozkatu dute euskararen eta gaskoieraren erabiltzeko ahalmena. 145 hautetsik alde bozkatu dute, 18k kontra eta 22 abstenitu dira. Eztabaida bizi-bizia sortu du Angeluko hautetsi den Guy Mondorgek, bere ikusmoldea azaltzen zuela, euskarari laguntza gehiago emaiten dela argumentatuz. Ondoko egunetan erabaki honen berri emanen dugu, Euskal Konfederazioak ere bere iritzia publikatu baitu.

...

Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

Euskal Etnopoloaren bigarren jardunaldiak Baionan

Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS) euskararen indarguneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatzen du. Kolokio hau, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin antolatua da ekainaren 29an, Baionako Fakultatean, administrazioaren eraikinean, 41 anfiteatroan (sartzea Sainte-Claire aparkalekutik). 9:00 ongi etorria. 9:40-12:30 "Euskara ikerketa eta irakaskuntzan", Urtzi Etxeberria, Belen Uranga,...

Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

Ixtripu latza

Ekainaren 21ean, EITBk berri txarra zabaldu dauku, bihozmin frango sortaraziz bazterretan. Bere autoan bazoalarik Nafarroan gaindi Mikel Biain apeza, batbatean jo du kamiun haundi bat, bide bazterrean gelditurik zagona. Han berean bizia galdu du. Auritzen eta Luzaiden zenbait denboraz egona, duela hamar bat urte, jendeek biziki estimatzen zuten, hain zen denen zerbitzuko emana, bere aurpegi alai eta bihotz onarekin. 2009 urtean, Donezteberat izendatua izan zen eta orai Zumaian zagon erretor, bi...

Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

58ko gerra

Horrela eman dio titulua Alfonso Etxegaraik, 34 urte hauetan deportatua dena Sâo Tomé ugartean. Maiatz argitaletxeak du aurkeztu liburua, Kristiane Etxaluz idazlearen bizi-laguna hor zela liburuaren azalpenak emaiteko eta Jokin Urain euskarazko itzulpen lana egin duena. Liburuaren azpi-tituluak, "Oroiminak" hitz batez ongi azaltzen du liburu horren sentsua eta idazleak bizi izan duena. Alfonso Etxegarai, Plentzian (Bizkaia) sortu zen 1958an, ETAn sartu zen eta beste anitz bezala...

Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

HAZIAK MINTZO: Eskolako bidaia

Guretako, ikasleak, urte bukaera da. Oporretarat joan aitzin, eskolako bidaia egin dugu. Aurten Baigorrirat joan gira, Oronozia zentrorat. Sobera ongi zen. Lehen egunean, Kanbotik pasatu gira ezti eta erle etxetik. Jakin dugu nola antolatzen zen erlauntza batean eta gero ikusi dugu burdin hesien gibeletik egiazki nola zen erlauntzan. Indianoaren inguruan pasatu dugu gure bigarren eguna. Atelierak egin ditu gu: Indianoaren izena hautatu, dantza bat sortu, indianoaren buruko bat egin,...

Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

"Sublimes produits": errezeta liburua

Catherine Marchand-ek idatzia, Périco Légassek egin sar-hitza eta Kepa Etchandyren argazkiekin osatua: hau da aurkeztua izan den liburua, sukaldari ezagunez inguratuak zirela. Ez da xoilik errezeta liburu bat, baina bai sukaldaritza eta laborantzaren arteko harreman zuzena erakusten duena, bi ofizioren lan trukaketa. Idazlearen erranetan, bildu nahi izan ditu Hego eta Ipar aldeko 30 laborari eta 27 sukaldari ezagun. Euskal Herrian kalitateko produktuak egiten direla eta, sukaldari bakoitzak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016