Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 05a

ASTEBURU BAT ARTZAINEKIN ARTXILONDON

Baigorrin kokatua den CPIE Pays Basque zentroak asteburu bat antolatua zuen, ekainaren 23an eta 24an, Iratiko gainetan, Artxilondon. Hamabost lagun (15 eta 62 urte bitartekoak) joan dira harat xendraz xendra, Denis Vincens mendi gidari eta Frantsesenia laborantza lizeoko zooteknia irakaslearekin, tokiko artzaingoaz hobeki jabetzeko, bereziki manex buru beltza eta gorriaren hazkuntzaz, eguzki ederra gozatuz. Artxilondon, Pantxika Teillerrie artzainak die ongi-etorria egin, berak ekoiztutako...

Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 05a

Baionatik Hendaiara, ibilaldia, etorkinekin elkartasunez

Baionatik Hendaiara, ibilaldia, etorkinekin elkartasunez

Ostiralean, uztailaren 13an eta larunbatean, uztailaren 14an, Bizi mugimenduak Hendaiako Erretentzio Zentrorako Ibilaldira deitzen du. Ibilaldia, René Cassin 1948ko giza eskubideen adierazpen unibertsalaren idazlearen Baionako sortetxetik abiatuko da eta Hendaian euskal elkarte altermundialistak deitzen duen "hobengabeen kartzelaren" aitzinean bukatuko da. Bizi mugimenduak berdin deitzen du uztailaren 14an, Errepublika...

Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 05a

Bi adingabeko migrante auzitegiratuak

Joseph eta Moringa, bi adingabeko ginearrak, dokumentu faltsuak emaiteagatik auzitegi baten aitzinean 4. aldikotz pasatu dira Baionan joan den ostegunean, ekainaren 28an, Aide Sociale à l'Enfance delakoak ez dielarik babesa eman nahi izan. Baionako auzitegian pasatu direlarik, bi gazte hauek ez zakiten xuxen noiz sortuak ziren, Ginean urtean bi aldiz baitituzte egiten paper ofizialeen eguneratzeak. Nola aditu batzuk eginak zituzten ikerketak, frogatua izan da 17 urte inguru dutela,...

Gure Hitza | 2018ko Uztailaren 05a

Atun eta xipiroi!

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen...

Azalekoa | 2018ko Uztailaren 05a

Etxaldeetarik... gure zareterat!

Azken denbora hauetan gehiengo handi batek kasu egiten du zer jaten duen eta nun zer erosten duen.

Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

AZKEN ORDUKO BERRIA: Manex Goyhenetche-ren liburua plagiotua

Idazle eta historialariak idatzi dituen liburuen artean ezagunetarik bat da: Histoire Générale du Pays Basque, 6 tomotan agertzen dena, Elkar argitaletxeak argitaratua. Dominique Lormierek idatzi zuen liburu batean ohartu ziren hitzez-hitz Mañex Goyhenetcheren liburutik hartu testuak zirela agertzen. Hori dela eta hogei bat historialarik pleinta pausatu zuten, plagio izaiteagatik. Orain jakin dugu, euskal historialariek irabazi dutela partez, auzitarat eramana izanen da afera, 2018ko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016