Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a
Akitania Berriak abiatu duen operazio bat da, uda huntan frantses eremuan diren 14 herri elkargo turistiko gunetan eramanen duen kanpaina da, horietan Euskal Elkargoa. Uda huntan, 500 kanpaleku engaiatzen dira Fédération Régionale d'Hôtellerie de Plein Air egiturarekin oporretara heldu direnek hondakinen bereizketa eginahala ongi egin dezaten. Turismoaren inguruan ari diren profesionalek xarta bat izenpetzen dutela. Eginak izan diren esperientzietan ohartu dira %30 gehiago bereizia dela....
Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a
Uda oroz ateraldi kulturala antolatzen du Euskaltzaleen Biltzarrak. Aurtengoa uztailaren 18an iraganen da, asteazkenez. Azkoitia da bisitatuko, han bereko gida batekin. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Juan Bautista Mendizabal elkarteburuak dauzkigu hango altxorrak ezagutaraziko. Egitaraua hauexe duzue:
Abiatzea 8:30etan autobusez Miarritzeko Irati feriaguneko aparkalekutik, 8:45etan Donibane Lohizunen daudenak hartuko dira (Carrefour saltokiari hurbil dagon geldigunean, Jaldaiko...
Gure Hitza | 2018ko Ekainaren 28a
Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.
Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a
Bestak hurbiltzen ari direla eta, Baionako Zizpa gaztetxeko gazteriak ilusio handiarekin igurikatzen duen hitzordua dela erran daukute. Salatu dute besta horiek ekonomiaren abantailarako antolatuak direla eta 5 egunez besta horiek zernahikeriak burutzeko gunea bilakatzen direla. Urtean zehar arizan dira besta alternatibo horien prestatzen. Patxa Plazan iraganen dira, helburu hauekin; euskaldun, herrikoi eta parekidea izan nahi dute. Baionako bestetan euskarari eta euskal kulturari leku...
Azalekoa | 2018ko Ekainaren 28a
Ba ote da kirolarik pilotak bezainbat jokamolde ezberdin duenik?
Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 21a
Aspaldi huntan burasoak kexu baldin badira, heldu den sartzeko postu eskasagatik, joan den astean Seaskako erakasle eta langileak dira elgarretaratu Uztaritzeko Akademia Ikuskaritzaren bulego aitzinean, Lapurdi gunean. Galdegina zuten denak beltzez beztiturik etortzea. Heldu den sartzeari begira beren kexua adierazi nahi zuten, hezkuntza ministeritzak proposatzen dituen postu murritzekin beren lan baldintzak okertuz ari direla eta arriskuan ezartzen dutela murgiltze eredua ziotela. Jocelyne...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016