Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Kontzertua
Abenduaren 6an (12:00), IbonrgetaGarazi Navasek Bernat Etxepareren olerkien interpretazio musikatua zuzenean emanen dute, “Iaquin vahu” deiturikoa. Euskal Museoak etaBiltxoko elkarteak antolatua, hitzordua Biltxokon emana da, prezio librean.
“Perkainen haritik”
Abenduaren 11n (18:00), Mikel Erramousperen “Perkainen haritik” bigarren bideo dokumentala ikusteko aukera izanen da, Euskal Museoan. Banka, Aldude eta...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Eskola publikoko Ikasleen burasoen elkarteak Eguberriko merkatua antolatzen du abenduaren 7an (10:00), ezkerparetan. Erakusketari anitz izanen dira, bitxiak, herriko produktuak edota jokoak saltzeko, besteak beste. Jateko, burasoek egindako bixkotxak eta matahamiak salgai izanen dira.
Egunean zehar, haurrek haien aurpegiak makillatzeko eta kalexa itzuliak egiteko parada ukanen dute.
Egun horren irabaziek proiektu pedagogikoak diruztatuko dituzte urtean zehar.
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Heldu den urteko herriko bozei begira, “Vivons Boucau – Bokale Bizi” kolektiboak bere burua aurkeztu du “desmartxa kolektibo, humano eta lurraldean errotua” gisa, eta adierazi du ekimena “hiria maite duten eta gauzak aldatzeko ordua dela” uste duten herritarrengandik sortua dela. Taldeak azpimarratu du “kolektiboaren indarrean” sinesten duela eta politika “guztion ongiaren zerbitzura jartzen denean emantzipazio-palanka” bihur daitekeela.
Ekimenaren arabera,...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Autobusa hartu!
Herriko Sozial Zentroak adinekoak lagundu nahi ditu autobusaren erabiltzen bakotxaren autonomia emendatzeko. Abenduaren 12an emaiten du hitzordua eskaintzaren ezagutzeko. Lehenik diren lineak ezagutu, tenoreak eta prezioak. Gero autobusa elgarrekin hartu eta arratsaldearen bukatzeko krakada goxoa egin. Hitzordua Elgar Zentroan emana da Emile Lavigne gelan (13:00). Parte hartzeko izena eman behar da abenduaren 5erako berantenaz tokiak mugatuak baitira....
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Feria ondo
Santa Katalinako feriak iragan dira giro onean. Ibiakoitzean mugimendu handia, zaldi anitz jalgi da bai eta ere jendea, prezioak apalago izanagatik tratu anitz egin da. Aroa ederra izanez, jendea goxoki egon da. Igande goizean euria, baina goiz erditako aterturik, behor handien lehiaketa ateriz iragan da, zinez ederra baitzen, 43 jalgi dira, bistan dena nehor ez dela enoatu.
Feriak, elgarretaratze baliosak daude, laborari mundua atxikia egoiten da, bai...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Eguberriko merkatua
Edizio berri honek sortzaile, eskulangile eta ekoizle ugari bilduko ditu, eta asteburu osoan zehar beren antzea partekatuko dute. Apaingarriak, gozokiak, ehun-sorkuntzak, pieza paregabeak edo opari ideiak: bakoitzak bere inspirazioa aurkituko du. Hitzordua abenduaren 6 eta 7an emana da, Gaztelu Aretoan.
Segurtasunerako eta delinkuentziaren prebentziora
Segurtasunerako eta delinkuentziaren prebentziorako tokiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016