Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a
Urtarrileko sortze eta heriotzeak
Horra zer seinalatua izan zaukun Herriko Etxetik. Sortze batbaizik ez: Renaud Gaspard. Heriotzetan: Lode Joseph 93 urte, Lesca Ezpeleta Francisco 78 urte, Ibarbide Xan 92 urte, Friard Maurice 68 urte, Ritz Christa 82 urte eta de Gaigneron Jollimon de Marolles Jean 87 urterekin. Dolumin beroenak heriotze hauek hunkitzen dituen familia eta adixkideei.
Bernard Elhorga berriz abian
Gaurko auzapezak...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a
Joana Haltzuetek arraunketa utzi du
Uhain eta arraunen artean hazi da Joana Haltzuet urruñarra. Haurra zela eman zuen izena Donibane Lohizuneko Ur Joko arraun elkartean, eta helduarora iragaitean bateletatik trainerura egin zuen jauzi; lehenik Lapurdiko Arraun Taldean, eta ondotik Gipuzkoako taldeetan. Lehenik, Hernaniko Arraun Elkartean ari izan zen, urtebetez, arraunlari gisa; gerora Donostiako Arraun Lagunak elkartera pasatu zen et hor hiru urte egin ditu, bi...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a
Beranger joan zaigu
Otsailaren 1ean hedatu da berria gure bigarren apeza Beranger Mabounda izendatua izan dela Monein Biarnoko herrira hango erretor bezala. Bera Afrika Congo Brazzaville aldetik etorria da Euskal Herrira. 2022ko irailean etorria zen Uztaritzera, Arrangoitze-Arbona parropia utzirik. Oraidanik kargu berriari lotzen bada ere, bere sartze ofiziala eginen du heldu den irailean oporretarik landa. Suerte on desiratzen diogu hemendik ere. Errobiko Salbatore...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a
Oporrak
Okindegia eta Reynaud argazkilarien estudioa zerratuak izanen dira otsailaren 22a arte.
Mus txapelketak
Frantziako mus txapelketaren etapa bat izanen da otsailaren 14an errugbi estadioan. Partidak 10:00etan hasiko dira. Jateko eta edateko izanen da, eta sari asko irabaztekoak. USBk 20€ko menua proposatzen du, zerriki, axoa, gasna, deserta, kafe eta arnoa barne. Izena emateko, bazkaria erreserbatzeko edo xehetasunak...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a
Izturitzeko kanporaketa otsailaren 13an ostiral arratsez (20:00) iraganen da Artetxeko gelan. Izena aitzinetik emaiteko deitu: 06-31-64-60-88.
Herritar ala kanpokoeriidekia da.
Hobekienik sailkatuko direnak Nafarroa Behereko finalean ariko dira martxoaren 1ean Izturitzeko herriko gelan.
Xantza on deneri!
...Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a
Urteko lehen hilabetea bururatu dugu Justin Sallatoren ehorzketekin. Domintxainen sortua zen duela 92 urte. Lasan esposatua zen Graxana Guezanburu Karrikaburuko alabarekin. Zorigaitzez ez zuten bizitza luzea ereman elgarrekin, Graxana zendu baitzen 1992an, 53 urte zituelarik. Parisen ereman zuten bizia, Justin hotel handi batean langileen buruzagi izanez. Aljeriako gerlari ohia ere zen. Lasan iraganik elizako zeremoniak, errausturik ezarria izan da emaztea dagoen hilobian. Doluminak semeari,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016