Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Larrazkena ate joka ari dela… herriko bestak hurbiltzen ari dira! Ondoko astean buruilaren 18an antzerki gaualdiarekin hasiko dira (19:30), Jostakinek bere azken obra emanen du. Ostiralean trinketean “Elite pro” bi finalerdiak jokatuko dira (17:30), Etxebarne ostatuan bertsulariak (20:00) eta Dermit ostatuan partaideen afaria Rohkemak alaiturik, plazan “Chouffe gaua” (22:00). Larunbatean zikiroa Kalabazan taldeak animatuko duena. Igandean Luhusoko Polliki dantza taldeak bere azken...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Duela urte bat berriz abiatu zen Berriz Aintzina lehengo gazteen elkartea. Irailaren 20an, 60 urte baino gehiago dituzten herritarrak biltzar nagusian parte hartzera gomitatzen ditu (10:00), Mindegian. 2024/2025eko urteko bilanaren berri emanen da eta 2025/2026ko egitasmoak aipatuko dira. Egun horretan kidetza arraberrituko da, 20€ kostako duena. Etorri nahi duenak baina biltzarrera hurbiltzeko manerarik ez duenak, deitu André 06-71-76-40-90.
Biltzarretik landa hurrupaldia eskainia...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Sentsibilizazio tailerrak
Ikasturte sartze berri honen karietara, Elealdik euskarara erakartzeko sarbide berriak urratzen ditu. Hiru motatako sentsibilizazio tailer eskaintzen ditu deus edo guti dakitenentzat. Denak jostagarriak eta modu interaktiboan eramanak dira. Batzuk finkatuak dira, besteak finkatzekoak. Hona finkatuak direnak:
“Euskara errotik”: La Générale elkartean, irailaren 12an, 23 eskulangileen etorbidean, Angelun...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Bestak
Larunbatean 13an, Plaxidenbordan, ball-trap baita ere mendiko bizikleta kurtsa (9:00). Sarako besten haurren lasterketa (16:00), ondotik helduena (17:00). Kontzertuak: (20:30) Xaheta txaranga, (22:00) Bulego, (00:00) Dupla eta (1:30) Dj Bul talde horiekin. Igandea 14a, (10:00) meza nagusia Azparungo klikak airostua, (10:30) errebotean luzeko pilota partira Baigorri Uztaritzeren kontra, (16:00) Zarena Zarelako dantza taldea, (16:30) desfilea gaitero, erraldoi eta...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Kcantarenkontzertua Inharrian
Irailaren 18an (19:30), Ibarrungo baserriak errezebituko du lehenbiziko kontzertua eskualdetako hizkuntzeri bideratua. Ohartzekoa baita hedabide eta instituzio nazionalek toki guti uzten dutela hizkuntza gutituei musika arloan. Ekimen horren bultzatzailea Anne Etchegoyen euskaldun artista da, Francis Cabrel kantari ospetsuaren parte hartzearekin.FR 3 telebistak grabatuko duen proiektu musikalak bilduko ditu herrialde anitzetako artistak,...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Buruilaren 13an elizan (21:00) bi garaztar taldek kantaldia eskainiko dute. Lehen partean Pozikanta gizon korua eta ondotik Amets Gamarteko Negueloua anai-arrebek sortu taldea entzungai izanen da. Sartzea 10€.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016