Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Santibate
Santibate giro biziki alaian ospatu da joan den ibiakoitzean, gure herrian. Irulegiko sototik trinketera, trinketetik Herriko Etxeko parke ttipira, gero plazako ostatura eta azkenik, gaualdia ongi segitzeko eta bururatzeko Bixentainera, dena oihu "huaa huaa" eta zalaparta, gaiteroak eta bertsulariak lagun, sekulako giroa sortu dute gazteek, kasik goizalde arte. Heldu den hilabetean, Libertimenduaren aldi!
Zinema...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Liburu aurkezpena
Otsailaren 20an (19:00), “Txilarreko sukaldaria” liburuaren aurkezpena eginen da Biltxokon, baita dokumentalaren proiekzioa. Euskaraz izanen da.
Ihauteriak
Joan den astean aipatu bezala, otsailaren 21ean ospatuko dira Patxa plazan, Baionako ikastolak eta eskola elebidunak antolaturik. Egitarauan Zirtzil tailerra, dantzak, musikak, kantuak, krakada,…
Bestalde, Züzülün pintxo eta euskaraokea antolatua...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Bardozen Kantuz
Ondoko Bardozen Kantuz otsailaren 20an iraganen da. Usaian bezala, gonbidatuak gira kantatzeko eta momentu goxo baten partekatzeko Salha jauregiaren beherean. Elkartearen lepoko zapi berriak salgai izanen dira 5 eurotan.
Etxez etxe
Kaskarotak, Maskak eta musikariak kartierrez kartier pasatuko dira larunbat hontan, otsailaren 21ean, eta segituko dute ondoko asteburuan. Barazkiak bilduko dituzte garbura handiaren...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Aire Zabal
Parropiaz arduratzen den elkartea dugu Aire Zabal. Duela bi urte aterpetxearen ardura utzi bazuen Herriko Etxearen eskuetan, parropiaren inguruko bertze sailetaz da beti arduratzen, Bestaberri, Amarrain besta (kermeza), eliza barneko apaindurak, organo-joilearen ordaintzea eta beste. Aire Zabalen biltzar nagusia iragan da joan den larunbatean, Xan Lambert elkarteburua eta Mayi Urruty diruzainaren inguruan, berekin zituztela ere besteak beste François-Régis...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Lehen aldiz jaz Euskal Herrian antolatua izan zen “Gaztetxeak Bertsotan”. Aurten ere 24 bertsulari gaztek parte hartuko dute. Lehen saioa Bizkaiko Iturritzako gaztetxean iragan da, 3. kanporaketa otsailaren 20an (20:00) Garaziko Gaztetxean iraganen da. June Aiestaran (Gipuzkoa), June Astegieta (Araba), Ekhi Zuluaga (Bizkaia), Martin Abarrategi (Araba), Ander Sarriugarte (Bizkaia) eta Haira Aizpurua (Lapurdi) entzungai izanen dira.
...Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Herriko Etxeak “Bertsolaritza: zonbait behako” erakusketa (berriz) deskubritzera gonbidatzen gaitu. Murgil giten bertsolaritzaren munduan, euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetarikoa den artean. Euskal Kultur Erakundeak landuriko erakusketa multimedia hori bertsolaritza ezagutzen ez dutenei zein bertsozaleei zuzentzen zaie.
Azpitituluak dituzten ikus-entzunezko dokumentuei esker (erreportajeak, artxiboak, lekukotasunak), bisitariak euskal...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016