Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Joan den igandean Luhusoko plaza zanpez bete da, eguzkipean, Baigura inguratzen duten herrietako gazteek Libertimenduak eman dituzte. Dantzariek, gehienak emazteak, zangoak arin, ikusgarri ederra eman dute, zirtzilak hor zirela giroa berotzeko, Ramuntxo Christy eta Alaia Martin bertsulariek ikus-entzunak borobiltzen zituztela. Holako ikusgarrian zirtzilek bazterrak inarrosten dituzte, aurten ere aktualitatean diren gaiak jorratuak izan dira. Gazte horiek lan handia eraman dute, txalo!
...Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Landarteko Léonie Soulé zendu da joan den astean. 65 urte beteko zituen heldu den maiatzean. Bizi osoa etxekoen artean iragan du, amultsuki inguraturik. Zortzi haurrideetarik gazteena zen. Duela bi urte pasa, hartaz hainbeste arduratzen zen Kattalin ahizparen galtzea kolpe gogorra izan zitzaion. Familiak Irisarrin baititu erroak, herri hortako elizan egina izan zaio azken agur kartsua joan den astearte arratsaldean. Familia guziak, eta berezikiago Uztaritzeko eta Ortzaizeko gure...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Ihauteriak
Otsailaren 14an larunbatez eta 15ean igandez gintuen Saran. Larunbatean gazteria ibili da auzoetan etxe etxe, igandean haurrak eta helduak denak mozorrotuak egin dituzte gauza pollitak plazan, musikarien soinu ederrekin. Ondotik Zanpantzar jujatu eta erre dute alegrian, bazen jende asko, plaza ongi betea zen, denborak ere lagundu ditu, baziren taloak eta edatekoa. Aurtengoak ere pasatu dira beti bezala umore onean.
Herriko...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Lanbideen Foroa
Betiko arrakasta ukan du ekitaldiak, aurtengo berezitasunetan Sasoiko enpleguaren foroa eta Lanbideen foroa elkartuak ziren. Gazte andanaxka hurbildu da eta gehienetan beren burasoekin, parada ezin hobea profesional batzuekin trukatzeko.
Arrantzaleen azoka
Urdazuri ibaiko arrantzaleen elkarteak antolatua zuen urtero egiten den sal-erosketa pilota plazan. Arrantzari eta arrainen kopurua berantz joanki bada ere,...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Zanpantzar eguna
Otsailaren 28an, larunbatez, ihauteriaren egun handia izanen da (10:00-20:00). Arratsean, Zanpantzar epaitu eta erre eginen dute Daniela Albizu plazan eta ondotik, suaren inguruan, ohiko dantzak eta kantuak izanen dira. Karrikaz karrikako ibilaldia (16:30), Zanpantzarren auzia (17:00), suaren inguruko mutxikoak (19:00) eta DJ Bull (20:00etatik goiti). Antolatzailea: Hazia elkartea.
Iparra-Hegoaren egitaraua
Aurten,...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Heriotze
Aste bat barne hiru heriotze ukan ditugu herrian. Joan den asteazkenean azken egoitzara eremana izan da Maddi Duhart, Zubiarrain sortua 89 urtetan. Jatsun sortua, han eginik lehen ikasketak, ondotik segitu dituela Uztaritzeko komentuan. Esposatua zen 1960an Cyprien Duharterekin, bi seme ukan dituela: Jean Bernard eta Christian. Bere lan bizia ereman du Bixintxo eskolako eta udal jantegian, denbora berean etxe pollita eraikiz Mendien karrikan. Urte askotan ere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016