Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Amikuzeko eta Oztibarreko gau eskolaren biltzar nagusia - Seaskaren lizeo berria Donapaleun 2027ko sartzean - Laborarien kezkak agerian

Amikuzeko eta Oztibarrekogau eskolaren biltzar nagusia

Amikuzeko eta Oztibarreko gau eskolak bere urteko biltzar nagusia abenduaren 18an egin du Larzabalen, Espelletenia jatetxean. 30 kide elkartu dira 2024/2025 urteko aktibitateak eta konduak aztertzeko. Gau eskolak 102 ikasle errezibitu ditu urtean zehar eta kurtsoak 10 irakasleek segurtatu dituzte, 12 taldetan.

Kurtsoez gain, animazio taldeak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Heriotze - Peixoto - Ezkontza

Heriotze

Bi baigorriar ezagun, herriko bi figura galdu ditugu aitzineko egunetan:

- Popol Xerbero zendu da 62 urtetan. Baziren hilabeteak eritasunaren kontra borrokatzen zela. Errana zuen bere esperantza bederen Eguberri arte irautea zela. Duela zonbait urte Pirinioetan jasan auto istripu larri baten ondotik, zioen handik bizirik ateratzea mirakuilua izan zela eta bigarren bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Liburu aurkezpena - Urteko azken Baionan Kantuz

Liburu aurkezpena

Urtarrilaren 3an (16:00), Bernat Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” liburuaren aurkezpena eginen da Euskal Museoan. 45 minutu iraunen du. Oren bat lehenago (15:00), frantsesezko aurkezpena eginen da. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Urteko azken Baionan Kantuz

Ezin daiteke urtea bururatu azken Baionan Kantuz-a gozatu gabe. Aurten ere, abenduaren 31 eguerdian, Tuntuna elkarteko kantari eta musikariek beren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Olentzero

Nahiz eta eguraldi txarra izan, pasa den igandean etorri zaigu Olentzero, ikatza banatzeko haurrei, Salha jauregian. Arratsalde osoan izan ziren jokoak, ipuinak, kantuak, eta dantzak Rita Mutxiko taldearekin.

Xarnegu ikastolak eta Foyer de Bardos elkarteak nahi dituzte eskertu parte hartzaile guziak eta boluntarioak.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Muslariak fleitean - Baztandarrak

Muslariak fleitean

Joan den astean, Herria astekari huntan, plazerez irakurri dugu Itsasuko berrietan gure herriko muslariak arras fleitean ginituela urte hondar huntan. Txistulariko final nagusian pare bat bazen finalean, Kaiet Elissetche eta Pantxo Oronos, eta kontsolanteko finala hemengo bi pareren artean jokatu da: Xan Oronos eta Battitt Bidondo garaile, Davis Ibarrola eta Peio Urrizagaren kontra. Biba zuek!


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Kontzertua

Abenduaren 27an (20:00), Kalakan eta Berçaits anaiak kantuz ariko dira Patronaiaren gelan. Sarrerak HelloAsso plataformaren bidez atxikitzen ahal dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016