Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Heriotze

Adin ederra bildurik utzi du mundu hau Maddi Pierresteguyk, Mokosailean sortua duela 90 urte. 11 haurride ziren, bigarrena zen, orain bi gelditzen dira. 12 urtetan ukan zuen eritasun bat ibiltzeko zalutasunak kendu ziozkana, eta neke horiek juanago eta pizuagorekin bizi izan da. Jakin izan du biziari lotzen bertute eta kuraiarekin. Esposatu zen Beñuet Pierresteguyrekin, 4 haur ukan eta familia hazi. Senarra frango gazterik barkatzen ez duen eritasunak ereman zion eta urte multxo bat barne...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Sasoineko lanak - Tripotx bazkaria - “Miñan” - Pilota - Errugbia

Sasoineko lanak

Herriko Etxeko igerileku, aisialdi zentro, leze eta herriko atelierretan lan egiteko, behar da izan estudianta eta 17 urte eginak 2026ko maiatzaren 1eko, Herriko Etxean dokumentua hartu eta bete urtarrilaren 31 aitzin.

Tripotx bazkaria

Sarako erretretatu guziak gomitatzen ditu kontseiluak, urtarrilaren 24an larunbatarekin (12:30), Lur Berri gelan. Izenak eman urtarrilaren 17a aitzin, norbaitek bila etorri behar badu,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Urte berri on - Biribilguneen izendapena - Pilotariak kantuz - Gantxiki trinketeko ostatua zabaldurik - Errugbia - Konferentzia dantzatua

Urte berri on

Urtero gauza berdintsuak errepikatzen ditugu bainan hain dira beharrezkoak, urte berri on herritar guzieri, kazeta hunen irakurle baita berriketari eta moldatzaile guzieri. Urte berriak ekar ditzala osasuna, bakea eta zoriona, atxik azkar esperantza.

Biribilguneen izendapena

Izendapen gehienek hartu badute tokiko lekuen izena, hala nola Ibarrun, Ortzana, Artzirin, Lizardia,Dantxarinea edo Bortz Kantoinak, batek aldiz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Urte berri on - Baratze-zaintzako arduraduna behar - Karma - Bertso afaria - Iparra-Hegoa - Segurako besta - Gildaren eguna - Eski egonaldia - Mus

Urte berri on urruñar guziei

Jadanik 2026. urtean sartuak gira, beste ziklo bat betetzeko esperantzaz. Urte berria zorionekoa eta emankorra izan dadila urruñar guzientzat. Herriatik hori opatzen dizuegu, bederen.

Baratze-zaintzako arduraduna behar

Urruñako herriak, hektarea bateko herriko etxalde biologikoa kudeatzeko eta herriko sukaldea hornitzeko arduradun bat xerkatzen du.Honako eginkizunak bete beharko ditu:1-...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Hebentikekin 2025eko abentüan Xiberoan!


Afixa bat, lau besta, hiru herri, ez, hobeki erran herri bakotxa, gurea, koloretsüa.

Lehena Larzabalen, “Züek Heben Erakusketa” Ezpeletenian. Urte berri hontan lüzatzen dügü amiñi batez, eta ikasgei da urtarrilaren 5etik, 12ala! Gero Ttipi ttapa kurritüko da Xiberotik Bilbora, Korrika kulturalaren baitan, Barkoxen eta … Bilbon!

Bigerrena Mauleko zinegelan, Oskar Alegriaren presentzia goxoa, bere “Zinzindurrunkarratz film berriaren aurkezteko....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Elkartasuna eta eskuzabaltasunaren lekuko

Eskuz eginiko giltzatakoen salmentaren ondorioz, bere ekimenez antolaturik, Rotary elkarteak 500€-ko emaitza egin du Ziburuko, Donibane Lohizuneko eta Urruñako zentro sozialak sustatzeko.

Mila esker tokiko elkartasunaren zerbitzuko erakutsiriko engaiamendu eta parte hartze polit horregatik.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016