Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Arberoa ikastolak urte guziz antolatzen duena aurten Izturitzeko herriko gelan iraganen da, azaroaren 30ean, igandez (10:00-14:00). 20 bat mahainetan: jantzi, jostagailu, apaingailu, edergailu, goxoki, janari, edari eta eskulan eder anitz ere salgai izanen dira.
Haurrentzat goizean lantegi bereziak asmatuak dira.
Lekuan berean izanen da ostatua janari-edariekin.
Euskara bizi dadin nahi duten guzieri idekia den memento goxo hori ez hutsegin.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Azaroan Lorek segitzen duela eta, azaroaren 21ean Larresoroko liburutegian, Ekaitz Bergaretxek “Masusta erreximenta” bere liburua aurkeztuko du (19:00).30ean (10:00), Patronage gelan, “Perkainen haritik” bideo dokumentala ikusten ahalko da (2. partea). Ondotik, Mikel Erramuzperekin solasaldia izanen da.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Joan den larunbatean, ehunka pertsona hurbildu dira Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatu egunera. Palestinarrek bizi duten genozidioaren berri ukan dugu. “Palestine Vaincra”, “Urgence Palestine” eta “Bakerako Batasun Judu Frantsesa” (UJFP) mugimenduetako ordezkariek mintzaldietan parte hartu dute. Lekukotasun horieri esker Palestinako eta Zisjordaniako egoera politikoa azaldua izan da. Eguna bururatu da kontzertuekin.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Sarako Izarra Pilota
Hazilaren 14an arratsarekin lezeetako gelan iragan da biltzar nagusia, 50 bat jende presente ziren. Guy Mounho lehendakariak deneri ongietorria egin die eta urteko bilana eman du. 20 final jokatu dituzte, eta 14 irabazi, 5 Euskal Herri batzordean, 4 Frantziako txapelgoan, 4 Union Basquen bai eta Euskal Selekzioan bat. Orotara 90 pilotari badira, partidak Sarako eta Amotzeko trinketetan egiten dituzte, ezkerparetan Azkainen eta errebotekoak...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Lapurdi 1609 elkartearen omenaldia
Azaroaren 25a dago emazteek pairatzen dituzten indarkerien aurkako nazioarteko eguna. Karia hortara, Lapurdi 1609 elkarteak omenaldia antolatua du 1609ko sorginkeriaren kontrako auzien biktimei buruz, hauetan emazteak gehienak. Astearte arratsaldean (18:00), omenaldiaren diskurtsoa Nestor Bazterretxearen “Oroit Mina” obraren saihetsean, baita biktimen izenekin beteriko plakaren ezartzea. Jarraian aurreskua eta bertsoak. Segipena...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Ezkontza
Duela zonbait egun, Pokoineko Laura Antchagnok Xemartin Azkonegui eihelartarra biziko lagun hartu du.Bikote hau Garazi eskualdean bizitzekoa da.Goresmenak Laura eta Xemartini.
Heriotze
Joan den astean, Larresoron Ttattin Etchebarren ehortzia izan da.Gazteko izena Bidondo, Arzamotzainean sortua zen.Bizia Parisen iraganik, bere espos lagunarekin Larresororat erretiratua zen.Bi seme-alaben ama, 93 urtetan zendu da.Doluminak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016