Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Heriotze
Bekan ikusten da holako jendetzea ehorzketa batean, nola joan den ortziralean Arruntzako elizan bere azken egoitzara eremana izan baita Anthony Darlas 19 urteko gaztea, zorigaixtoko moldean mundu huntako bizia utzirik. Baratzezain lanetan ikasten ari zen enpresa batean. Dominique bere aita (suhiltzaileen taldean oso ezaguna) eta Aña Mariren seme bakarra zen. Doluminak eskaintzen ditugu pena egun handi huntan.
Hauteskundeeri buruz...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak
Bi zerrenda ukanen ditugu igande huntan lehian: orain arteko auzapeza den Eneko Aldana-Douat “Ziburu bizi 2026” zerrendarekin eta Jean-Louis Poulou “Ciboure au coeur” zerrendarekin.
Dolu
Nehork espero ez zuena, Auguste Olaizola 73 urterekin pausatu da. Martxoaren 5ean iragan dira bere ehorzketak, eliza jendez mukuru betea zelarik. Dolumin sentikorrenak bere ama eta familiari, baita heriotza hunek hunkitzen...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak
Igande huntan, 3 zerrenden artean bozkatzeko aukera izanen da: “Azkaine Bai” zerrenda ezkertiar, abertzale eta ekologista Elorri Manterolak eramanik, “Entzun Azkaine - Écoutons Azkaine” Bénédicte Luberriaga buru eta “Le Village que nous voulons - Nahi dugun herria” Jean-Louis Laduche buru (2001etik 2014ra izandako auzapez ohia).
Dastaketa
Martxoaren 14an (10:00-13:00), merkatu estalian Errigorako...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Igande huntan, hiru zerrenda dira: “Nahi dugun herria” Argitxu Hiriart-Urruty buru, “Kanbo elkartu” Peio Etxeleku buru eta “Cambo en avant – Jo Aintzina” orain arteko Christian Devèzeauzapeza buru.
“Nahi dugun herria” zerrendaren programak besteak beste herriaren garapen sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa uztartzea proposatzen du. Sei ardatz nagusitan oinarritzen da: etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, tokiko ekonomia, laborantza eta trantsizio ekologikoa,...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Miarritze da Ipar Euskal Herriko lista gehien dituen hiria, 6 zerrendarekin.
Huna zein diren: Richard Tardits-ek “Biarritz d’abord” zerrenda eramaten du, Guillaume Barucq-ek “Biarritz nouvelle vague”, Serge Blancok “Mon équipe c’est Biarritz!”, Ana Ezcurrak “Biarritz berri avec et pour les biarrots”, orain arteko Maider Arosteguy auzapezak “Ensemble, vivons Biarritz” eta Jean-Baptiste Dussaussois Larraldek “CAP Biarritz”.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a
Herriko bozak aitzin: 2 bilkura publiko
Biharko Aiherrak batez ere hunen zerrendaburu den Frederic Hernandez-ek jakinarazten du herriko bozak aitzin 2 bilkura publiko antolatuko dituela, heldu den larunbat goizean martxoaren 7an (10:00) Gozategia ostatuan, eta martxoaren 13an, Apairi auzoaldean, ortzirale arratsarekin (20:00) Hillundeako aterbean.
Bestalde martxoaren 2 eta 14a artean, nahi dutenen ganat hurbiltzeko prest dira. Auzoko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016