Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Herriko Polliki dantza taldeak urtarrilaren 24an (20:00), Harri Xurin bere azken ikusgarria eskainiko du. Talde hunek euskal dantzaren transmisioan lan egiten du, kurtsoak emanez, baina ere herrietako bestetan eta gertakari batzuetan parte hartzen du.
“Ireki ez hesteko” ikusgarria herriz-herri ibili da arrakasta handia biltzen zuela. Ibilaldia bururatzeko azken hitzordua sorterrian emanen da, sorpresa batzuk izanen direla errana da. Sartzea 10€ helduentzat eta 5€ haurrentzat...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Urtarrilaren 22an (19:00), Maritzuli konpainiak “Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko” gaiaren inguruko mintzaldia eskainiko du Marian Arregi dantza lekuan. “Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
4L Trophy
Bi ortzaiztar gaztek “4L Trophy” lehiaketan parte hartuko dute otsailaren 18tik martxoaren lehenerat: Damattit Geerebaert, 22 urte, inginadore ikasketetan ari dena eta Julen Guichandut, 21 urte, maiasturua dena. Otsailaren 18an, Miarritzeko Iraty aparkalekuan ikus daitezke parte hartzaile guziak, autoen ikustatzea izanen baitute eta 19an abiatuko dira Marokorat buruz Espainian gaindi. Julenen osaba baten autoaren antolatzen ari dira lehiaketa...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Soinua
Urtarrilaren 28an asteazkenez (15:00), Lur Berri gelan, UNESCOren soinu astearen karietara, gurekin bat egin momentu atsegina partekatzeko entzumen-osasunaren inguruan. Sarrera urririk. Animazioa Marie Dauba-Richard eta Emmanuelle Etcheberryrekin.
Bilkura
Informazione bilkura: saltzaile, ofiziale, eraikuntza eta herrilanetako profesionalak diru laguntzen dretxoa jakiteko gomit dira, urtarrilaren 30ean (12:30), Senpereko...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Gurashow, Zaldubi Ikastolan
Urtarrilaren 24an, larunbat goizean (10:30), Gurashow taldeak gaitzeko kontzertua eskainiko du Senpereko ikastolan bertan. Musikaz eta kantuz gozatzeko parada elgarrekin eskainia zauku, ttipi eta handi denak gomit gira dohainik. Gaurko artisten presentatzea ez da beharrezkoa, denek ezagutzen ditugu bakarka edo taldean, ongi badakite bazterren xarmatzen eta alaitzen. Antolatzaileen xedea baitago Ikastola ezagutaraztea baita ber denboran...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Gurasoendako hitzaldia Herriko Etxean
Urtarrilaren 22an, ostegunez, eta Euskararen Kriseiluaren kari, Xan Aire eta Elorri Garaten mintzaldia Urruñako Herriko Etxeko kontseilu ganberan (19:00). Gaia: haurrak euskaraz loratzen lagundu. Gurasoek beren haurrekiko egin duten euskararen hautua indartzeko eta suspertzeko, lagundu eta bultzatu nahian, hitzaldi parte hartzailea izanen da. Izan ere, haurrak handitzen direla hizkuntza-beharrak aldatzen dira, eta ziklo bakoitzak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016