Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Agiantzen tenorea dela badakigu, asko herritan egiten dira, nolaz ez hirietan, bainan aurten gertatzen dira justu-justu herriko bozeri ez hain urrun. Horra zertako zonbait errepublikaren zerbitzari ez diren agertu, prefeta, Baionako suprefeta, senatari, Iholdiko agiantzetarat. Orok igorri omen dute pena zaukatela, egia erran hain dira partalierrak ongi errezibituak.
Beñat Cachenaut auzapezak egin ditu gauzak usaian bezala eta han ziren guziek ez dukete dolurik ukan, Lacoste Irisarriko...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Bixintxoak
Joan den astean abiaturik, igande huntan bururatuko dira Bixintxoak. Hala ere, oraindik hitzordu garrantzitsuak gelditzen dira, bestetaz behar den bezala gozatzen segitzeko, besteak beste pilota partida 23an, danborrada 24an, meza, mutxiko eta kantu bazkari herrikoia 25ean.
Erroldaketak
Urtarrilaren 15etik otsailaren 21era eginen dira, 6 erroldatzailerekin. Beren txartel ofizialarekin etorriko dira etxetara, garrantzi...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Eskubaloia
Pausa luze baten ondotik, xapelgoa berriz hasi da, kasik talde gehienentzat emaitza onekin.
Gizonetan, erregional mailan, Irisartarrek irabazi diote Pessac-i, 21-19.
Pre-régional mailan, hirugarren taldeak irabazi dio Gan-i, 46-15.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi diote Kostaldeari, 34-31.
Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Saint Loubes-en, 29-28.
Bigarren taldeak irabazi dio Escoubes-i,...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Artzamendi kantuz
Artzamendi Kantuz taldea etorriko da Balaki ostatura bere lehen kontzertuaren emaitekourtarrilaren 30ean, ostiralez (20:00).
Eskoletako ate idekiak
Eskola publikoak bere ateak idekiko ditu urtarrilaren 31n, larunbatez (10:00-12:00). Xehetasunak: 05-59-29-75-51.
Eta gisa berean, larunbat berean eta tenore beretan izanen dira San Josep eskolako ate idekiak.
Amadearen gaualdia...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Urtarrilaren 31n (19:30), Lea eta Anuxka, Amets eta Ahotsez taldeak entzuten ahalko dira Jatsuko elizan. Ahotsez, Kalakanek Berçaits anaiekin duen proiektu berria da, kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da. Donazaharreko San Mixel eskolak antolaturik, sarrerak 15 euro kostako du. Txartelak Paris eta Vival dendetan salgai dira. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Agiantzak
Herriko Etxeak joan den igandean agiantzetara herritarrak gomitatuak zituen. Hervé Amestoy auzapezak eskertu ditu, urte berria desiratuz eta 2025. urtean iragan obren berri eman du, axuanten laguntzarekin. Horietan aipagarriena Urtsua trinketaren arraberritzea izan da, herriak inbestitu ukan behar badu, laguntza publikoak ere eskuratu ditu.
Bestalde “Jauzi” kulturgunearen berri eman du, eraikuntza bukatzera doala. Urtsuko Xoriak dantza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016