Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Korrika kulturala Izturitzen
Artetxean, urtarrilaren 30ean ostiralez (19:00), “Etxean” liburuaren aurkezpena. Drag emanaldi batean Ael Campriston antzerkilariarekin 45 minutuko performantzia. “Etxean” Don Campriston marrazkilariaren liburu berria da, haurrentzat egina dena.
Ipuin horrek aipatzen ditu haurrek etxe barnean bizitzen ahal dituzten bortizkeriak, bai eta ere ahizpatasunaren ezin geldituzko indarra.
Sartzea: 12 urtez petiko haurrentzat...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
2025eko egoera zibila
Sortzeak: Haize Tastet, Unai Urrutigaray, Maddi Espil-Canderatz, Enea Mendiboure eta Imanol Pochelu-Boyreau. Heriotzak: Kattin Oxarango, Michel Verdoux, Gérard Guinaudeau, Jeannette Sabarots, Xalbat Bidegaray eta Patrice Baranx. Bestalde hiru ezkontza izan dira.
Agiantzak
Joan den larunbatean makearrak Mindegia gelan bildu dira Herriko Etxearen agiantzen kari....
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Heriotze
Jean Fagoaga medikua pausatu da 97 urtetan. Erien zerbitzari, pilotari famatua zen Paul bere anaiarekin, Sarako Izarrak taldetik joan zen Donibane Lohizuneko taldera. Xistera ttikian baditu partida anitz irabaziak, bi aldiz Frantziako txapela, eta bortz aldiz Frantziako txapeldun errebote luzean.
Sarako auzapez egona da 1971tik 1977a arte. Ezpeletako kantonamenduko bozetan presentatu zen abertzale gisa. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzan lehendakari izan zen...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Mus txapelketa Serresen
Urtarrilaren 31n, larunbat eguerditan abian da mus txapelketa, toki ezin ederragoan Serreseko kaperan. 32 ekipetan mugatua den lehiaketak, izen ematea beharrezkoa du, 10€ kide bakoitz, deituz 07-81-70-62-54ra edo serrestarrak@gmail.com helbidera mezua bidaliz. Sekulako giro gozoa muntatzen da holakoetan eta sari asko bada irabazteko, ahantzi gabe...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Laborariak Pausuko zubian
Hilaren 15ean, ostegunez, Iparraldeko eta Hegoaldeko laborariek beren traktoreekin Pausuko zubia eta Biriatuko autobidea blokatu zituzten, Europako Batasunak indarrean jarri nahi duen Mercosurreko esportazioen aurka protestatzeko. Mercosur itunaren ondorioak salatzeaz gain, behiek pairatzen dutendermatosi nuklear eritasunari kontra egiteko orain arte harturiko neurriak zalantzan eman zituzten hazleek protesta horren bidez. Hiritarrek...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Herriko Etxearen agiantzak
Joan den larunbat goizean iragan dira Herriko Etxearen agiantzak, 100 bat pasa lagunekin. Gonbidatu hautetsietan hor ziren: P. Dufau deputatua, P. Etcheverria kontseilari orokorra, eta 3 auzapez J-M. Iputcha (Ezpeleta), L. Samanos (Larresoro) eta Y. Bassier (Basusarri). Erakunde ordezkatuetan: parropia, jandarmeria, suhiltzaileak eta hainbat elkarteburu. Hauteskundeak hurbil direla, Bruno Carrère auzapezak (azken aldikoz aurkezten zuela) ez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016