Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Eskubaloia
Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Union Béarnaise-i, 30-27.
Pré-régionale mailan, bigarren taldeak irabazi dio Sarari, 37-30.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Hendaian, 48-27.
Gizonetan, Excellence régionale mailan, bigarren taldeak galdu du Eysines-en, 23-25.
Heldu diren larunbat eta igandeko partidak
Gizonetan, Nazional 3 mailan, irisartarrak joanen...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Eguberriko merkatua
Arrokagarai ikastolak bere Eguberriko merkatua antolatzen du abenduaren 7an, igandez, Sanoki gelan. Bertan, saltzaile desberdinen ekoizpen edo produktu pollitak aurkitzen ahalko dira: eskuz eginiko ekoizpenak, liburuak, edergailuak, kosmetiko naturalak, kandelak, eztia, fruitu pastak,… mota guzitako produktuak aurkitzen ahalko dira, hurbileko guziak gastatu ahal izateko! Animazioak izanen dira egun osoan.
Huna egitaraua: (10:00-12:00)...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Aurten ere, abenduaren 7an (16:30), Pontx pailazoa Bildu Hodia gelara berriz heldu da. Azken aldian haurrek eta heien laguntzaileek memento xoragarria pasatu zuten. Berriz ere gomitatuak gira, haur eta adinera heldutakoak “Plazara” ikusgarriaren ikustera.
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Gasnak sariztatuak
Duela 42 urte gure herrian plantatu Onetik esnetegiak, 2022an Aldudeko gasnategiaren kudeaketa beregain hartu zuen, Etxaldia izenarekin. Urtero Munduko Gasna Saria (World Cheese Awards) iragaiten da. Mundu guzitik etorri milaka gasna-egile enpresa lehiatzen dira.
Aldude Etxaldia esnetegian egina den camembert gisako gasnak bigarren saria eskuratu du, garaipen ederra. Onetik-ek ere medaila andana irabazi du, horietan bigarren postuan...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Erakusketa
Abenduaren 3tik 28ra ikusgai izanen da Miarritzeko hiriak, Euskal Kultur Erakundeak eta Olentzeroren lagunak elkarteak antolatu erakusketa. Mediatekan, bideo-lekukotasunak, kantuak, argazkiak eta haurren xokoa izanen dira. Asteartetik larunbatera ikusgai (10:00-13:00/14:00-18:00), salbu ostegunetan (14:00-18:00). Ekimen hau dohainik da.
Kontzertuak
Abenduaren 6an (18:00), Papa Cumbia, Gurashow, Xutik eta...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Eguberriko merkatua
Sanjosepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da hazilaren 29an larunbatez egun guzian, Lur Berri gelan. 19 mahain baziren, ikastolak ere bazuen egina, denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat zeren Eguberri hurbil baita. Helduentzat ere denak bata bertzea bezain ederrak. Jende asko ibili da gauza horien ikusten eta erosten, dena ongi pasatu da kafe bero pixka bat edanez goxokiekin. Elkarteak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016