Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Iragan urteko berri - Mus lehiaketa - Antzerkia - Izturitzeko merkatua - Urte berri on!

Iragan urteko berri

2025ean ukan ditugu 4 sortze, 6 heriotze, ezkontzarik ez. Sortzeetan, 3 hauen agertzeko baimena ukan dugu burasoetarik: 01/31n Viresolvit Lola, 02/28an Darraillans Elaia, 10/01ean Jabelin Emilia. Heriotzeak: 01/14an Jose Marie Carceller Zepuru auzoa, 02/06an Mixel Amade Santxotegia, 02/06an Serge Grattepanche Elizalarria, 08/11n Jean Michel Durruty Gure Ametsa, 11/13an Andre Bidart Urrutia, 12/10ean Ettieneta Casemajor...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Biztanle kontaketa - Tripotx bazkaria - Abenduko egoera zibila - Herriko zentro soziala - Pilota - Errugbia

Biztanle kontaketa

Aurten kontaketa hasiko da Saran urtarrilaren 15ean. Jende batzu ibiliko dira etxez etxe, paperak utziko dituzte betetzeko eta Internetez bidaltzeko. Bainan Internetik ez duenak edo ez dakienak ongi erabiltzen, presunari erran etxerat heldu delarik eta harekin beteko dira deklarazioneak.

Tripotx bazkaria

Sarako erretretatu guziak gomitatzen ditu kontseiluak, urtarrilaren 24an larunbatarekin (12:30), Lur Berri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Abenduko sortze eta heriotzeak - SPUC - Erregeen bixkotxa - Ihauteriak - Konferentzia dantzatua

Abenduko sortze eta heriotzeak

Horra zer lortu dugun Herriko Etxetik. Sortze bakarra seinalatua zauku: Gomes da Silva Lefèvre Eva. Heriotzetan: Jaureguiberry Marie Claire sortzez Brocquevielle 80 urte, Gabin Eric 63 urte, Ibarbide Maitex sortzez Anchordoquy 89 urte eta Pierrot Fagoaga 80 urterekin, Tolosa auzoan ehortzia. Heriotze hauek hunkitzen dituzten familia eta adixkideei, dolumin bizienak.

Spuc kirolak liburuxkaren banaketa

Urte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Heriotze

Pierre-Léon Amestoy, Etxerrikoa, zendu da joan den astean. Ehorzketak iragan dira ortziralean, jendalde gaitzak parte hartu du zeremonia kartsu batean. Pierre-Léon, lau haurren aita zen, zorigaitzez alaba gazteena galdua zuten 12 urtetan, 1979an. Laborantxan aritua zen, bainan ere kamionetako eta autobusetako gidari urte askoz. Gizon goxoa zen, beti prest zerbitzu baten egiteko. Familiari biziki atxikia eta xahartze urosa ereman du Marie-Jeanne bere emaztearekin, ongi inguraturik. Dolumin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Urruñak Ukrainako Novy Bilous herriari eskaini - Gurasoendako tailer eta hitzaldiak - Animatzaileak behar - Bertso saio - Karakada - Mus kanporaketa

Urruñak Ukrainako Novy Bilous herriari eskaini

Iazko abenduaren 22an, astelehenez, Urruña herriko kamioi-garabi batek Ukrainarako bidea hartu zuen. Urriaren 6an herriko kontseiluan onartu zen Kievetik 150km-ra eta gatazka eremu batean kokatua den Novy Bilous herriak egin eskaera bati erantzutea, eskaintza bat eginez. Izan ere, 2022ko martxoaren 29ko herriko kontseiluan, hautetsi guziek aho batez erabaki baitzuten Ukrainaren aldeko lankidetza indartzea eta populazio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Lanbide foroa - Helduen arratsaldekoa - Hauteskundeeri buruz - Pilota

Lanbide foroa

Herriko Etxeak jakinarazten du lanbide foroa iraganen dela larunbat huntan Larresoroko poli-jarduera gelan (9:00-15:30). Foro hori formakuntza eta ofizioez ariko da eta egina da bereziki lizeo mailako ikasleentzat. Hor aurkituko dira lizeo profesionaletako irakasleak, formakuntzako erakundeak, artisauak eta lantegietako buruzagi zonbait. Ez da dudarik gazteak lanari buruz gidatzeko foro hori baliosa izanen dela.

Helduen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016