Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Lur Berri Kooperatibak bere urteko biltzar nagusia azaroaren 28an egin du Aiziritzeko egoitzan. Éric Narbais-Jauréguy lehendakariak 2024/2025 urteko aktibitateen bilduma aurkeztu du, Frédéric Hialé zuzendari nagusiaren eta Martine Chaleon idazkari nagusiaren laguntzarekin. 90 urte laster beteko dituen Kooperatibaren historia oroitarazia izan da. Bere peko diren adarrak hiru arlotan sailkatuak dira: laborantza, laborantzako elikagaia eta banaketa. Gaur egungo...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Liburu aurkezpen
Historialaria, soziologoa eta idazlea den Peio Monteanok “Espainiak konkistatu ezin izan zituen Nafarrak” liburua idatzi du. Hau mintzaldi baten bidez presentatuko dauku kondatuz besteak beste, nola Espainiak Baxe Nafarroa bereganatu nahi ukan zuen 1512 eta 1529 urteen artean.
Herriko Etxean, kontseiluaren gela zaharrean, ortziralez, urtarrilaren 9an...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urte berria
Bukatu dira urte hondarrak ekartzen dituen furfuriak. Jendea nasaiki ibili da antolatuak ziren merkatu berezi, ikusgarri eta gertakarietan. 2026. urtea hasia dugu beraz eta ez da edozoin urte izanen: herriko hauteskundeen urtea! Gauza asko entzuten da horri buruz bainan dena xuxen jakin arte ez ditugu aipatuko. Anartean urte berri on deneri, ahal bezain goxoki pasa dezagun elgarrekin.
Xuriatea
Aspaldiko Hazparneko ostatu...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Bertso saioa
Urtarrilaren 11n (17:00), Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak Gaztelu Aretoan ariko dira, Aimar Karrika ukanen dutenean gai emaile. Bertso saioa aitzin, bazkaria izanen da (13:30). BaleaketaHarreraelkarteek antolaturiko ekimena da hau. Sartzeak 10 eta 30 euroren artean kostako du. Erreserbatzeko:
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a Heriotze Régine Goyty pausatu da, 65 urtetan, eritasun luze baten ondotik. Irisarri Bidaian sortua zen, eta Beñat senarrarekin egoitza egin zuen, sortetxetik hurbil. Bi seme altxatu dituzte, eta orain, biak familiatuak. Dolumin sendikorrenak familia guziari. Mus Heldu den Frantziako museko xapelgoko finalak jokatuko dira Pazko astelehenez Irisarriko Airoski gelan. Plazer eta ohore handia irisartarrentzat, eskubaloiko elkarteak...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Heriotze - Mus
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Itsa'Arin elkartea, Folkablok eta Patxi eta Konpaniaren artean "dantza piko" tailerra antolatua da Gure Irratiaren sustenguz larunbat huntan, urtarrilaren 10ean, Sanoki gelan (21:00). Sartzea 10€.
Sartze guzien dirua osoki irratiari bidalia izanen zaio. Lekuan bertan ez da saltzerik izango baizik eta Hello Assoren bidez. Edariak aldiz bai izango dira tokian berean.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016