Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Joan den larunbat goizean, Donamartiriko Elizan, Edouard eta Jeanine Biscayk ospatu dituzte beren urrezko ezteiak. Alabainan duela 50 urte, egunez egun, Edouard-en urtebetetze egunean ezkondu ziren Ziburuko elizan, aurtengo aro bertsuarekin.
Edouard aihertarra sortzez, zazpi haurretako familia bateko bosgarrena. Aldiz Jeanine, ziburutarra sortzez, lau haurridetako familia bateko bigarrena.
1969an Edouard sartu zen okindegi batean aprendiz gisa. Gero soldadugoa egin bezain...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Igande huntan, otsailaren 22an (9:00-17:00), Iparralai Garazi-Baigorriko musika eskolak ganer hustea antolatzen du Donazaharreko ezkerparetan. Izenak emaiteko: 06-83-80-84-54. Lekuak 10 euro kostako du (3m). Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Ihauteriak
Otsailaren 21ean iraganen dira. Egitarau aberatsa proposatua izanen da, besteak beste Trabudu taldea, Txorien Ihauteriak Sokoburuko merkatuan (11:00), haurrentzat animazioak: puzgarriak, sorkuntza tailerrak, makillajea, zurezko jolasak Gaztelu Aretoan (14:00), taldeen eta txarangen elgarretaratzea, txotxongilo erraldoiak, Trabudu konpainia, Txorien Ihauteriak eta elkarteetako karroak Gaztelu Zaharreko frontoian (16:00), desfilea, Zanpantzarren auzia eta...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Ongi jan eta mugitu, hori da jokoa!
Herriko sozial zentroak 55 urtez goiti dituzten guzieri idekiak diren tailerrak apailatzen ditu astearte oroz martxoaren 3tik apirilaren 21a arte (14:00-16:00), Elgar zentroan. Nola egin osagarria eta plazera batzeko, bizimoldea sanotzeko, xahutzeak ttipitzeko eta bakotxaren bizimoldeak trukatzeko... horiek dira elgarretaratze horien gaiak. Izenak eman lehenbailehen Sozial...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Eskubaloia
Nazional 3 mailan, Irisartarrak taldeak irabazi du Castanet-en, 25-23.
Heldu den aste hondarreko partida
Nazional 3 mailan, irisartarrak joanen dira Floirac-era (19:00).
Erregional mailan, bigarren taldea ariko da Kanbon Barzun-en kontra, igandean (16:00).
Hirugarren taldea ere Kanbon ariko da, Senpereren kontra, igandean (14:00).
Loto
Eskubaloiko Irisartarrak elkarteak...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Euskal Herriko mus txapelketa
Joan den ostiral arratsean, Izturitzeko kanporaketan 24 muslarik parte hartu zuten.
Gilles Haran-Jon Larre, Johane Oihenart-Bidart Enaitz eta Oyhenart Alfred-Ondarts Josep, 3 pareak dira hobekienik sailkatu.
Martxoaren 7an, Izturitzeko herriko gelan, iragan beharra den Nafarroa Behereko zoingehiagokan ariko dira probintzia guzitik jinen diren muslariekin.
Suerte on berarekin segi dezatela.
Artetxean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016