Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a

Eguberriko merkatua - Mintzaldia - Pilota esku-huska trinketean - Errugbia

Eguberriko merkatua

Sanjosepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da hazilaren 29an larunbatez egun guzian, Lur Berri gelan. 19 mahain baziren, ikastolak ere bazuen egina, denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat zeren Eguberri hurbil baita. Helduentzat ere denak bata bertzea bezain ederrak. Jende asko ibili da gauza horien ikusten eta erosten, dena ongi pasatu da kafe bero pixka bat edanez goxokiekin. Elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a

Aste hondarrean Teletona - Eguberriko merkatua - Ostegun huntako bi ekitaldiak - Harrera inklusiboaren eguna - Lapurdi 1609 elkartearen omenaldia

Aste hondarrean Teletona

Egitarau aberatsa eskainia zauku, Teletonaren alde iragarriak diren ekitaldiekin. Abenduaren 5ean, ostiral arratsaldean, Arranoen Begia elkarteak bere erakusketaren bitartez, lekuan bertan harturiko argazkiak salgai ezarriko ditu (2€ argazkia edo Eguberriko karta). Bertzalde, suhiltzaileek ohiko ariketak proposatuko dituzte haurrei, Xan Ithourria plazan (16:30-18:30), hauetan ur-tutu erabiltzea, suhiltzaileen kamioarekin joan-jinak eta bertze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a

Urruña aldizkaria - Loraldiberri Liburu Azoka - Irati Alcantarilla urruñarra Xilaban - Eguberriko azoka - Kantu lantokia Xaian - Lertxun eta uso aldrak gure gainetik

Urruña aldizkariaren 7. zenbakia

Azaroaren 30ean, Loraldiberri Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuen Urrunaga kultur elkarteak Urruña aldizkariaren 7. zenbakia, dena kolorez, formatu handiz eta euskaraz sortua, aldizkari honen funtzionamendua euskara hutsez baita, urruñarrek frantsesez egin artikulu batzuk bere baitan onartzen baditu ere. Osora 170 orrialde. Urruñarrek Urruñaz pentsatuz eta urruñarrentzat egindako aldizkaria da. Lehen zenbakia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a

Berts'Uztaritze - Erakusketa - Eguberriko merkatua - Pilota

Berts'Uztaritze

Berts'Uztaritze Uzta Hitzan festibaleko egitarauan agertzen zen ekitaldia da. Joan den ortzegun goizean iragan da Lapurdi gelan, lehen aldikoz, Bertsulari ttiki egiten den molde berean bainan bakarrik Uztaritzeko eskola elebidunekin, orotara 70 bat haur pasa. Eskola elebidun horietan, Ainhoa Sarasuak segurtatzen ditu bertsu eskolak. Hasieran bi bertsulari helduk, Elixabet Etchandi eta Josu Txoperenak, eman dute lehen agurra. Ondotik aldizkatuz eskola...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a

Loteria - Ipuinak eta irakurraldiak - Ikuskizunak

Loteria

Ziburun, elkartasun kateak irauten du! Abenduaren 6an, larunbatarekin (18:00), loteria izanen da Hego Lapurdiko Kiwanis elkartearen eskutik, Parrokiako gelan. Ekitaldi horrek elkartasun eta mobilizazio hamabostaldia hetsiko du. Zatozte saldoan!

Ipuinak eta irakurraldiak

Abenduaren 6an (9:30), “Itzala & Argia” ezagutza saioa izanen da mediatekan. Pijamaz beztiturik edo guziz iratzarririk, begiak zabal-zabal ireki:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a

Eguberriko merkatua

Herriko gazteek hitzordua ematen daukute abenduaren 6an, larunbatarekin (10:00-17:00), bigarren Eguberriko merkatuaren ediziora, Sanoki gelan.

Herriko bi gazte merkatuan izanen dira, haien sorkuntzak eta ekoizpenak ezagutarazteko. Bainan prestatzen ari direna ez dugu azalduko egunera arte, sorpresa izan dadin.

Gonbidatzen zaituztegu agurtzera etortzea eta aukera eder hau aprobetxatzera zuen lagun eta auzokideekin berriz elkartzeko.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016