Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Hatsa elkartea Larraldean - Ensemble Bayona - Kantu eta musika klasikoa - Uzta Egunaren segida - Berriak nahas-mahas

Hatsa elkartea Larraldean

Abuztuaren 14an,"Hats Arte" ekitaldiak, Larraldeko barnea egitarau poetiko batez beteko du, olerkizaleen atseginetan. Eric Dicharryk aurkeztuko du olerki tailerra (17:00) "Deus" gaia hartuz, (19:00) Jon Galdos bikotea Txalapartan, ondotik "Performance Gaur" Eric Dicharryrekin Gorka Sistiaga artistaren omenaldia eta hunen aurkezpena. "Deus Kontzertua" Eric Dicharry/Frederic Desmesures baita La Fidèle Studios-ren laguntzarekin (19:30). Ekimena...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Herriko bestak

Urepeleko bestak agorrilaren 15etik 19rat iraganen dira. Agorrilaren 15ean, ortziralez Aldude Urepeleko klikak bazterrak alaituko ditu (11:00). Ondotik bazkaria izanen da Urepeleko eskolan eta mus lehiaketa (15:00). Bazkariko eta mus lehiaketarendako ahalaz izenak eman behar dira komitearekin harremanetan sartuz. Ilunabarrean burgerrak izanen dira Ketxo taldeak alaiturik.

Agorrilaren 17an, igande arratsaldez, (16:30) pilota partidak izanen dira. Aitzin-partidan ibarreko gazteak eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Nikolas Goñi idazle engaiatua - Kontzertuak - Erakusketak - Eskulturak - Urruña aldizkarirako kolaborazioak - Xerar Urrutiaren eleberria - Urruñarrak Pilota elkartearen denda - Herri kirol saioak - Gora euskal pilota!

Nikolas Goñi idazle engaiatua

Urruña idazle harrobia dugu, eta hori garbi ikusten da, Urrunaga elkarteak urtero azaro bukaeran plazaratzen duen “Urruña” izeneko aldizkarian. Jadanik sei atera dituzte, eta jakitera eman digutenez, zazpigarrena ere prestatzen ari dira. Nikolas Goñi dugu idazle horietako bat, bere idazlanak Enbatan, Zuzeu.eus-en, Urruñan… maiztasun handiz plazaratzen dituena....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Auzo batzorde berri - Xardina besta - Agorrilaren 15a - Oilo konpostatzaileak - Mus lehiaketa - Pilotako berri

Auzo batzorde berri

Purgu Xopoloko auzo batzordea bildu da joan den asteazkenean Gaztelondoan Odile Etcheverry lehendakariaren inguruan, 13 lagunekin. Christelle Larrieu hautetsi erreferentea barkatua zen familiako heriotze batengatik. Auzo hortako bideetan diren arazoak aipatu dira, egia erran betiko berak, bereziki Sorgintegiko eta Latsagiko bideetan, sobera auto eta kamioi, abiadurak ez errespetatuak, arrabotsa eta kutsadura. Den bezala ikusiz arazo horiek ez dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Karrik’arte

Kultura-ikastaroa eta honen Karrik’arte saioa bukatuak dira. Estreinaldi zoriontsu eta koloretsua izan da, kemenez eta sorkuntzaz josiriko talde-freskoa ospatzeko! Txalo bero bat gazteei, mila esker Xab Xab artistari bere laguntzagatik eta eskuzabaltasunagatik, baita mugimendua, dantza eta ikusmen-arteak elkarrekin mintzarazten jakin duen Joanari ere. Eskerrik beroenak herriko langileei ere: kultura, haurtzaroa eta gaztaroa zerbitzukoak, teknikariak, eta hurbildu diren buraso eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Pilota Bietan finalean

Joan den astean aipatu bezala, Irisartarrak Pilota elkarteko hiru parek Frantses Federakuntzako finalerdiak zituzten jokatzen. Xitoetan, Luis Palmerin Chohobigarat eta Eneko Bidartek galdu dute 12-30 Zaharrer Segikoen parean. Bigarren mailan, Donaixtiko kantxan, Eneko Etchevers eta Xan Bidartek irabazi dute 30-07 Noizbait-ekoen kontra. Hemen gure bi puttikoek partida hainbat ederki eta errexki eraman dute!

Orain finala jokatuko dute agorrilaren 12an (18:00), Zuraideko plazan, Denek...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016