Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a

Harra

“Pinoaren nematodo” izeneko harraren abiagunea atzeman dute Seignosse eskualdean. Har horrek milimetro bat baizik ez du neurtzen eta aste batez pinu bat hiltzen ahal du. Gainera, biziki fite hedatzen da koleopteroei esker, beraz deus ez badugu egiten haren kontra, kaltegarria izaten ahal da egurraren adar ekonomikoarendako.

Alta, jakin behar da har hori ez dela lanjerosa kabalentzat eta jendeentzat.

Hori ikusita, 20 kilometroko geriza eremuan, abiagunearen inguruan,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a

Ur Taldea kolektiboaren erakusketa


Azaroaren21etik abenduaren 3a arte, 32 artistek osatu Ur Taldea kolektiboaren obrak Zitadela karrikako 22.ean ikusgai izanen dira.

Estreina azaroaren 21ean, ostiralarekin (18:30) iraganen da. Obren salmentatik bilduko den dirua Harrera elkartearentzat izanen da. Elkartearen helburua da euskal preso politikoak eta erbesteratuak laguntzea.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a

Kultur proposamena - Euskararen urtaroa - Zinegin - “Eguneko arantza” liburua - Otxaldek 50 urte

Kultur proposamena

Herriko Sozial Zentroak, Baionako Scène Nationale-arekin elkarturik, hiru ikusgarritara joaitea proposatzen die herriko erretretatuei prezio berezian. 54€-tan ondoko hiru emanaldi hauetara joan daiteke:

“Démocratie!” Baionako antzokian, abenduaren 7an (17:00), “Gernika” dantza ikusgarria Bilaka konpainiak emanik, Lauga gelan, otsailaren 22an (17:00) eta Akitania Berriko Ganbara Orkestraren musikaldia, Angeluko Quintaou...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a

Azaroaren 11 - Feria

Azaroaren 11

Egun distiranta zerutik, aberatsa lurretik, jada aipatutako bost herrietarik jendalde ederra, gazte multxo ederra, kuraia emaiten baitu, auzapezak, 8 bandera, Iholdik suhiltzaileena barne. Jaun erretorak bere predikuan sustatu gaitu oroitzapen, errespetu eta estimu merezi dutela, hain urrun, herritik urrun, herria gogoan bizia eman duten gazteek. Oroitarriko izenen aitzinean bildutasun handian gure deiak bakearen alde kantatu ditugu Iholdiko klika lagun....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a

Haizea dator… - Euskararen urtaroa

Haizea dator…

Azaroaren 21ean (18:30), “Haizea dator…” bertso saioan parte hartuko dute Josu Txoperena, Ganiz Zapirain, Aitor De Bosque, Hodei Lekuona, Ainhize Urkia eta Johane Larre bertsulariek. Gai emaileak Eneko Aizpurua eta Hegoi Alberdi izanen dira. Hitzordua Enbata gaztetxean emana da.

Euskararen urtaroa

Hona hemen Hendaian iraganen diren jarduerak:

Azaroaren 21ean, Borderline Fabrikan (17:30) denentzako pailazo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a

Heriotze - Eskubaloia - Pilota

Heriotze

Azaro hastapenean, Arriotako Beñat Eliceche zendu da eritasun luze baten ondotik, 83 urtetan. Bere bizia pasatu du laborantxan. Ehorzketak iragan dira Irisarriko elizan. Gure doluminak eskaintzen dizkiogu familia guziari.

Eskubaloia

Gizonetan, Nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi dute Tournefeuillen, 33-28.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Bordelen, 29-31.

Nesketan, erregional mailan,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016