Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Auzoen arteko elkarretaratzeak
Larrazkena hor dugu orain eta sasoin huntan gure herriko auzoaldeek usaia dute bazkari baten antolatzeko bakoitzak bere hurbileko auzoekin. Joan den udan Erketakoak bildu baldin baziren Ihiztarien etxolan eta Apairikoak Plaxateiko aterbean, duela bi aste Zokoako eta herri erdiko auzoaldekoak bildu ziren Denen Etxeko gela handian, orotara 80 bat hurbilduz giro onean. Aurtengoa antolatzaile...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Azaroaren 22an (17:00), Xilabaren lehen fasea jokatuko da Elkartetxean. Battitt Crouspeyre Monaco, Johaine Sarraillet Arrizabalaga, Mizel Mateo Sallaberry, Patxi Iriart Hiribarren, Ramuntxo Christy Biscay eta Xan Alkhat Duhart izanen dira bertsulariak. Gai emailea Amaia Castorene Luro izanen da. Tokiak atxikitzeko: bertsosarrerak.eus.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
“Nun habila Perkain” bideo dokumentalaren “Perkainen Haritik” segida azaroaren 29an Sanoki gelan aurkeztua izanen da.Bi emanaldi izanen dira: lehena (15:30) eta bigarrena (18:00). Oraikoan, XIX. mendeko gure hiru herri hauetako pilotaren historia kondatuko du. Ez baigira eneatuko hainbeste baita kondatzeko. Filma Sorogainen, bota luze pilota partida batekin hasiko da. Gisa hortan hobeki konprenituko dugu artzainak pilotan mendietan nola artzen ziren. Segitzeko, lekukotasun arraroa...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Euskararen urtaroa
Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Euskal Elkargoak bi urtetarik egiten duen bezala, euskararen urtaroa antolatzen du. Iparraldeko 50Herriko Etxe, elkarte eta eragilerekin partaidetzan,ehun bat ekitaldi proposatzen ditu lurralde osoan: ikusgarriak, zinema eta musika tailerrak, kirol saioak, mintzaldiak, euskara ikasteko lehen urratsak, pista eta ihes jokoak… Egitarau anitza, adin eta gustu guzientzat. Hainbat aukera...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Heriotze
Anttoneneko Kattin Landart (Carriquiry sortua) zendu da 89 urtetan. Aitzineko asteazkenean iragan dira ehorzketak, Baigorriko elizan. Doluminak familiari.
Hiru sortze
Plazer bat da holako berrien aipatzea, bakan gertatzen baitira. Hiru sortze ukan ditugu herrian edo herriari lotuak,...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Baionan Kantuz
Azaroak aurten ere bost larunbat ditu, bainan Baionan Kantuz beti bezala laugarrenean iraganen da, hots 22an. Hunek Eguberriri buruz begiak itzuliak dituzke eta Olentzerori dei eginen dio Manex Pagolaren “Zeren, zeren” kantuarekin. Azken bi hitzorduetan, bi kantu berri sartu dira programan, Gozategi taldearen “Egun on” segidan kantariek jabetu dutena eta “Mariñelaren zai”, ederra bainan lan gehiagoren galdegile dena. Bernat Etxepareren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016