Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Eskubaloia
Pausa luze baten ondotik, xapelgoa berriz hasi da, kasik talde gehienentzat emaitza onekin.
Gizonetan, erregional mailan, Irisartarrek irabazi diote Pessac-i, 21-19.
Pre-régional mailan, hirugarren taldeak irabazi dio Gan-i, 46-15.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi diote Kostaldeari, 34-31.
Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Saint Loubes-en, 29-28.
Bigarren taldeak irabazi dio Escoubes-i,...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Artzamendi kantuz
Artzamendi Kantuz taldea etorriko da Balaki ostatura bere lehen kontzertuaren emaitekourtarrilaren 30ean, ostiralez (20:00).
Eskoletako ate idekiak
Eskola publikoak bere ateak idekiko ditu urtarrilaren 31n, larunbatez (10:00-12:00). Xehetasunak: 05-59-29-75-51.
Eta gisa berean, larunbat berean eta tenore beretan izanen dira San Josep eskolako ate idekiak.
Amadearen gaualdia...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Urtarrilaren 31n (19:30), Lea eta Anuxka, Amets eta Ahotsez taldeak entzuten ahalko dira Jatsuko elizan. Ahotsez, Kalakanek Berçaits anaiekin duen proiektu berria da, kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da. Donazaharreko San Mixel eskolak antolaturik, sarrerak 15 euro kostako du. Txartelak Paris eta Vival dendetan salgai dira. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Agiantzak
Herriko Etxeak joan den igandean agiantzetara herritarrak gomitatuak zituen. Hervé Amestoy auzapezak eskertu ditu, urte berria desiratuz eta 2025. urtean iragan obren berri eman du, axuanten laguntzarekin. Horietan aipagarriena Urtsua trinketaren arraberritzea izan da, herriak inbestitu ukan behar badu, laguntza publikoak ere eskuratu ditu.
Bestalde “Jauzi” kulturgunearen berri eman du, eraikuntza bukatzera doala. Urtsuko Xoriak dantza...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Herriko Polliki dantza taldeak urtarrilaren 24an (20:00), Harri Xurin bere azken ikusgarria eskainiko du. Talde hunek euskal dantzaren transmisioan lan egiten du, kurtsoak emanez, baina ere herrietako bestetan eta gertakari batzuetan parte hartzen du.
“Ireki ez hesteko” ikusgarria herriz-herri ibili da arrakasta handia biltzen zuela. Ibilaldia bururatzeko azken hitzordua sorterrian emanen da, sorpresa batzuk izanen direla errana da. Sartzea 10€ helduentzat eta 5€ haurrentzat...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Urtarrilaren 22an (19:00), Maritzuli konpainiak “Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko” gaiaren inguruko mintzaldia eskainiko du Marian Arregi dantza lekuan. “Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016