Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Heriotze
Jean Fagoaga medikua pausatu da 97 urtetan. Erien zerbitzari, pilotari famatua zen Paul bere anaiarekin, Sarako Izarrak taldetik joan zen Donibane Lohizuneko taldera. Xistera ttikian baditu partida anitz irabaziak, bi aldiz Frantziako txapela, eta bortz aldiz Frantziako txapeldun errebote luzean.
Sarako auzapez egona da 1971tik 1977a arte. Ezpeletako kantonamenduko bozetan presentatu zen abertzale gisa. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzan lehendakari izan zen...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Mus txapelketa Serresen
Urtarrilaren 31n, larunbat eguerditan abian da mus txapelketa, toki ezin ederragoan Serreseko kaperan. 32 ekipetan mugatua den lehiaketak, izen ematea beharrezkoa du, 10€ kide bakoitz, deituz 07-81-70-62-54ra edo serrestarrak@gmail.com helbidera mezua bidaliz. Sekulako giro gozoa muntatzen da holakoetan eta sari asko bada irabazteko, ahantzi gabe...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Laborariak Pausuko zubian
Hilaren 15ean, ostegunez, Iparraldeko eta Hegoaldeko laborariek beren traktoreekin Pausuko zubia eta Biriatuko autobidea blokatu zituzten, Europako Batasunak indarrean jarri nahi duen Mercosurreko esportazioen aurka protestatzeko. Mercosur itunaren ondorioak salatzeaz gain, behiek pairatzen dutendermatosi nuklear eritasunari kontra egiteko orain arte harturiko neurriak zalantzan eman zituzten hazleek protesta horren bidez. Hiritarrek...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Herriko Etxearen agiantzak
Joan den larunbat goizean iragan dira Herriko Etxearen agiantzak, 100 bat pasa lagunekin. Gonbidatu hautetsietan hor ziren: P. Dufau deputatua, P. Etcheverria kontseilari orokorra, eta 3 auzapez J-M. Iputcha (Ezpeleta), L. Samanos (Larresoro) eta Y. Bassier (Basusarri). Erakunde ordezkatuetan: parropia, jandarmeria, suhiltzaileak eta hainbat elkarteburu. Hauteskundeak hurbil direla, Bruno Carrère auzapezak (azken aldikoz aurkezten zuela) ez...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Ziburutar berriei eskainiriko agiantzak
Ziburuko Herriko Etxeak biztanle berriak errezibitu ditu agiantzen ospakizunak kari.
Hiria, herriko zerbitzuak, elkarte-egitura eta tokiko baliabideak aurkezteko eta trukatzeko aukera.
Ongi etorri Ziburura!
Bixintxoak
Urtarrilaren 16an, Ziburuko hiriak Bixintxoko bestak ireki ditu!
Hala ttipiak nola handiak saldoan hurbildu ziren gaualdiaz gozatzeko: desfile musikala, Ana...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Arño Gastambidek auzapezgoa uzten
Urte berriko agiantzen ekitaldia joan den ebiakoitz goizean egin zen, aurtengoa berezia izanki zonbait asteren buruan iraganen diren herriko hauteskundeengatik. Herritarren parte hartzea nasaia izan da, Herriko Etxeko gela nagusia konkorreraino betea baitzen.
Joan den urteari behako bat emanez, auzapezak zerrendatu ditu urtean zehar egin edo hasi diren obratze nagusienak: Beltzagitea etxearen martxan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016