Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Ezkontza
Duela zonbait egun, Pokoineko Laura Antchagnok Xemartin Azkonegui eihelartarra biziko lagun hartu du.Bikote hau Garazi eskualdean bizitzekoa da.Goresmenak Laura eta Xemartini.
Heriotze
Joan den astean, Larresoron Ttattin Etchebarren ehortzia izan da.Gazteko izena Bidondo, Arzamotzainean sortua zen.Bizia Parisen iraganik, bere espos lagunarekin Larresororat erretiratua zen.Bi seme-alaben ama, 93 urtetan zendu da.Doluminak...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka
Hilaren 30ean, igandez, Loraldiberri Liburu eta Disko Azokaren 4. edizioa eginen dute R. Soubelet plazan, elizaren aitzinean (10:00-14:00). Euria balitz, Posta ganbera handian. Antolatzaileak: Urrunaga eta Berttoli elkarteak. Hamalau argitaletxe eta ekoizlek hartuko dute parte: Elkar, Maiatz, Zortziko, Lapurdi 1609, Dakit, Maita Kultura, Biarte, Gatuzain, Ipar Euskal Herriko Hitza, Urrunaga… Urruñako Maita Kultura ekoizleak Jurgi...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Heriotze
Ihurtzuri bat bezala hedatu da joan den ortziralean Eneko Pelletrat-en heriotzaren berria. Goizetik, Baionako ospitalera lanera zoalarik, motoko istripua ukan du Urdazubin, bizia galarazi diona 51 urtetan. Dirudienez tenpesta horien ondotik lurreratua zen telefono hari bat lotu du eta erori. Uztaritzen sortua, familiatua, lau haurren aita, Zugarramurdin bizi zen eta sukaldaritza zuen lanbidea ospitalean. Bere denbora guzian pilotari bikaina izana da,...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Berritasunak eta lehen saria besta komitean
Besta komiteko gazteak bildu ziren duela bi aste beren urteko biltzar nagusiaren karietara. Azken urteari behako bat emanik, heldu den urteko programa prestatzen hasi dira, hauen egitaraua eta datak finkatuz. Bi urtetarik egiten duten bezala, bulego berria hautatu zuten, eta ondotik mahain on baten inguruan bildu ziren.
Pesta komiteko bulegoa...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Orain duela bi urte, taldekako Xilabako bidea egin ondotik, berriz ere bakarka ibiltzen arituko dira larrazken eta negu huntan Xilabako bertsolariak. Amikuzeri dagokionez, Domintxinen izanen da bertso saioa heldu den ibiakoitzean, azaroaren 15ean (17:00), bertsolari hauekin: Xermin Camblong, Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Josu Txoperena, Joanes Etxebarria eta Haize Lekuona.
Amikuztarrek aldiz beste saio batzuetan kantatuko dute: Ramuntxo Kristik eta Xan Alkhatek azaroaren 22an,...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Euskararen urtaroa Amikuzen
Hilabete huntako azken astean, Euskal Elkargoak antolatzen duen euskararen urtaroa dugu. Bi urtetarik egiten da eta Amikuzen zenbait ekitaldi proposatuak dira, hala nola:
“Bizkarsoro” filma eta mahai-ingurua, Donapaleuko zineman azaroaren 23an, igandez (18:00), Eusko monetak antolaturik.
“Itzulera” antzerkia Dejabu konpainiarekin, Donapaleuko zineman, azaroaren 28an, ostiralez (20:30), Kitzikazank eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016