Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Bertze herrietan egiten den bezala, gure herriko gazteek antolatzen dute udan palantxa lehiaketa. Laugarren urtea da hori antolatzen dutela. Uda guzian jokatzen dituzte partidak iluntxetan plaza nagusian. Nagusiki gazteek jokatzen dute txapelketa hori bainan badira ere bertzalde. Bi maila badira: lehenean, usu bikote konfirmatuak dira (pilotari ohiak bereziki) eta bigarren mailan, edozein herritar jostatzen ahal da. Berezitasuna da bigarren maila hortan, xortean tiratzen dituztela ekipak....
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Asteburu huntan Esnausuko bestak beharrak ditugu. Ebiakoitz arratsean (20:00) lekuko gazteek burger gaualdia proposatzen daukute DJ Cric Cric alaiturik.Igande goizean (10:30), Esnausuko kaperan, meza klikarekin iraganen da. Duela kasik 9 hilabete hetsirik egon ondoan, kaperak bere ateak zabalduko ditu. Alabainan minberatua zagon erretaulak, Amikuze aldean berrantolatze eta freskaldi ona ukanik, bere lekua berriz aurkitu du. Igande arratsaldean (18:00) beti Esnausuko kaperan, kantaldi baten...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Donapaleuko bestak asteburu huntan
Uztailaren 18an hasiko dira eta 22an bururatuko. Huna zoin izanen diren hitzordu nagusiak:
Ostiralean, pilota lehiaketako finalerdiak jokatuko dira usaian bezala trinketean (18:30) eta Amikuzeko ikastolak muskuiluak patatekin eskainiko ditu xerri merkatuan (20:00). Watson famatuak animatuko du gaualdia. Paxkal Indok suzko zezena erabiliko du Herriko Etxeko...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Joan den urtean abiatu zuten Amenduze Unasoko merkatua lekuko ekoizleen eta erosleen arteko loturak azkartzeko. Arrakastatsua izanik, merkatua aurtengo udan ere antolatzen dute astearte guziz arratsalde bukaeran. Inguruko ekoizpenak salgai izanen dira eta lekuan berean jateko eta edatekoak proposatuak izanen dira.
Aurten berrikuntza batzu ekarri dituzte. Janariaz gain, Amikuzeko ofizialeak hor izanen dira...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 19an, iluntzean, 4. film labur gaualdia eginen da herriko plazan. Hauek dira ikusgai izanen diren filmak: “Uxina”(Lucia Ezker Rekalde),“Topeka”(Asier Altuna),“Ahots hariak”(Inge Arin Larrañaga),“Artalde”(Asier Altuna),“Azken eskualduna”(Eñaut Castagnet) eta “Errekari mintzo”(filma kolektiboa). Euskaraz izanen dira frantsesezko azpitituluekin eta urririk. Bertan, taloak eta edariak atzemanen dira (19:30). Ongi etorri...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Sortze
Goresmenak Baigorri Lakako Eztitxu Hariñordoki eta Ion Pagoaga iruindarrari. Ongietorria egin diote beren lehen haurrari: Kattalin deitu duten neskatxa. Buraso gazteak Luhuson bizi dira orain.
Atxiki ttipi eta luze
Euskal Herriko txapelketan, 6 final jokatu dituzte gure Zaharrer Segi elkarteko pilotariek eta 6ak irabazi.
Joko garbi edo atxiki ttipian:
1. mailan Teo eta Iban...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016