Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urte berri on
Urtero gauza berdintsuak errepikatzen ditugu bainan hain dira beharrezkoak, urte berri on herritar guzieri, kazeta hunen irakurle baita berriketari eta moldatzaile guzieri. Urte berriak ekar ditzala osasuna, bakea eta zoriona, atxik azkar esperantza.
Biribilguneen izendapena
Izendapen gehienek hartu badute tokiko lekuen izena, hala nola Ibarrun, Ortzana, Artzirin, Lizardia,Dantxarinea edo Bortz Kantoinak, batek aldiz...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urte berri on urruñar guziei
Jadanik 2026. urtean sartuak gira, beste ziklo bat betetzeko esperantzaz. Urte berria zorionekoa eta emankorra izan dadila urruñar guzientzat. Herriatik hori opatzen dizuegu, bederen.
Baratze-zaintzako arduraduna behar
Urruñako herriak, hektarea bateko herriko etxalde biologikoa kudeatzeko eta herriko sukaldea hornitzeko arduradun bat xerkatzen du.Honako eginkizunak bete beharko ditu:1-...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Afixa bat, lau besta, hiru herri, ez, hobeki erran herri bakotxa, gurea, koloretsüa.
Lehena Larzabalen, “Züek Heben Erakusketa” Ezpeletenian. Urte berri hontan lüzatzen dügü amiñi batez, eta ikasgei da urtarrilaren 5etik, 12ala! Gero Ttipi ttapa kurritüko da Xiberotik Bilbora, Korrika kulturalaren baitan, Barkoxen eta … Bilbon!
Bigerrena Mauleko zinegelan, Oskar Alegriaren presentzia goxoa, bere “Zinzindurrunkarratz” film berriaren aurkezteko....
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Eskuz eginiko giltzatakoen salmentaren ondorioz, bere ekimenez antolaturik, Rotary elkarteak 500€-ko emaitza egin du Ziburuko, Donibane Lohizuneko eta Urruñako zentro sozialak sustatzeko.
Mila esker tokiko elkartasunaren zerbitzuko erakutsiriko engaiamendu eta parte hartze polit horregatik.
...Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Ezkontza
Badu zenbait aste, Otxanaitzeko Philippe Saroiberryk biziko lagun hartu duela Alaia Gaztambide garaztarra. Familia hau Donibane Garazin bizi da. Goresmen beroenak bikote gazteari!
Heriotze
Joan den ebiakoitzean, Maddi Olçomendy, Eñautenean sortua duela 95 urte, ehortzia izan da. Bere bi anaiak zirenak Ipar Amerikarat joan baziren eta han iragan bazuten beren bizia, Maddik aldiz Eñautenean iragan du bere bizi luzea,...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Eguberriko izaiak
Pasa den azaroan, pinuaren nematodo izeneko harraren abiagune bat atzeman zuten Seignosse eskualdean, eta 20 kilometroko geriza eremuan, abiagunearen inguruan, Landesetako prefektuak erabaki zuen gure herriaren zatitxo bat iparrean barne ezartzea. Hori ikusita, gure herrian, Eguberriko izaiak Bardozeko hondarkintegira bakarrik eraman behar dira. Debekatua da beste leku batean uztea.
Herriko Etxearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016