Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
2025eko egoera zibila
Hemen dituzue 2025ean herrian ukan ditugun heriotze, sortze eta ezkontzen zerrendak. 2024an heriotze guti ukan baginuen, 2025ean frango izan dira, hemen berean edo herriz kanpo bizi zirenenak, denak haatik hemen hilobiratuak izan direnak. Sortze eta ezkontzetan agertzen dauzkizuegu bakarrik jakinaraziak izan zaizkigunak, zeren badira beren izenak kazeta batean agertu nahi ez dutenak.
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urte berri on deneri. Hasiko naiz kaseta hunen egiletarik, herritar guziei, irakurle orori, gazteeri eta bereziki etxean gelditu eta eri guzieri, badakit hurbil nabilanakoan, eritasunaz gain sufrikarioaren dorpea, nola ez oroit ere horien tratatzen ari direnez.
Orori Jainkoak eman diezaiola osagarri eta esperantza, bai esperantza iluntzen duen egun eta lekura, biharamuneko iguzkia hor dukegula sokorri eta laguntzaile ondoko egun, asteen ala urteen bideko lagun. Bihotzez urte...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urte berri on
Urte berri on lehenik uztariztar guzieri, astekari hunen moldatzeko lan egiten duteneri eta irakurle guzieri. Ekar dezala urte berriak osagarria lehenik eta oraino elgarren berri irakurtzeko grazia.
Herriko egoera zibila
Bukatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 71 sortze, 24 ezkontza eta 87 heriotze. Gaur egun Uztaritze herriak 8.150 biztanle inguru ditu.
Zonbait...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Kaiet eta Laurendik finalean galdu
Joan den larunbatean iragan dira Euskal Herriko pilota txapelketaren finalak, artekoentzat eta helduentzat (4. eta 3. maila), esku-huska, Azkaineko trinketean.
Artekoetan, Abarratia pilota batasuneko Kaiet Arotçarena eta Laurendi Oihenart-Etxart ari ziren Atzarriko (Zuraide) Joan Legagnoa eta Oihan Girault-en aurka. Bi ekipek elkar ezagutzen zuten, multxoetako partidetan deia elkarren aurka arizanak...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Amikuzeko eta Oztibarrekogau eskolaren biltzar nagusia
Amikuzeko eta Oztibarreko gau eskolak bere urteko biltzar nagusia abenduaren 18an egin du Larzabalen, Espelletenia jatetxean. 30 kide elkartu dira 2024/2025 urteko aktibitateak eta konduak aztertzeko. Gau eskolak 102 ikasle errezibitu ditu urtean zehar eta kurtsoak 10 irakasleek segurtatu dituzte, 12 taldetan.
Kurtsoez gain, animazio taldeak...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Heriotze
Bi baigorriar ezagun, herriko bi figura galdu ditugu aitzineko egunetan:
- Popol Xerbero zendu da 62 urtetan. Baziren hilabeteak eritasunaren kontra borrokatzen zela. Errana zuen bere esperantza bederen Eguberri arte irautea zela. Duela zonbait urte Pirinioetan jasan auto istripu larri baten ondotik, zioen handik bizirik ateratzea mirakuilua izan zela eta bigarren bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016