Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
1955ean sortu garaztar eta baigorriarrek bai eta suhuskundar eta irisartarrek, azaroaren 15ean Lekunberrin Ibarnia jatetxean beren 70 urteak elgarrekin ospatuko dituzte, mahain on baten inguruan.
Izenak eman behar dira berantenaz azaroaren 10a aitzin, deituz Ibarnia jatetxea zenbaki huntara: 05-59-37-10-22.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Xalbat Duhalde txapeldunari ongi etorri
Duela zonbait aste, buruz-buruka 23 urtez petiko munduko pilota txapelketaArgentinaneremanik, Abarratia pilota elkarteak Xalbat Duhalde gazteari bestaño bat eskaininahi ukan dio.Joan den ortzirale arratsean titulu berezia ospatu zuten, 40 bat lagun bildurik, Denen Etxeko gela ttipian, pilota elkarteko arduradun, pilotari, pilotazale, enpresa...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Euskal Elkargoak antolatu duen Klima astearen karietara, Arberatze-Zilhekoak animazio berezia antolatu du urriaren 9an, Arkade ondoko parkean.
Herriko Etxea, Nun Hobeki elkartea, eskolako irakasleak eta Jean Errecart lizeoa elkartu dira bioaniztasunaren inguruan animazioa proposatzeko.
Arberatzeko eskolako sekzio handiko eta CE1 mailako ikasleek botak atera dituzte hegaztien eta haien bizilekua deskubritzeko. Hortarako, Jean Errecart lizeoan Natura saileko BTS-an ikasketak...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Mende bat eta erdiz, frantziskanoak bizi izan dira Donapaleun eta beren paisaia markatu dute. Bereziki joan den mende erditik goiti, Euskal Herrian borrokan ari ziren jendeeri ateak zabalduz, izan mugimendu sozial, sindikal, zibil, politiko ala kulturaleri, nehor baztertu gabe herri huni biziberritzea eman nahi zuten ber. Fraideek ere parte hartu dute langintza hortan, izan klerikalismoaren hierarkiak ezabatuz, izan gogoeta espiritual taldeak animatuz (Gizona gizon, Justice et...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Bigarren aldikoz, Bertsolarien Lagunak elkarteak Baxe Nafarroako kopla topelketa antolatzen du Amendüzeko Eiheran ibiakoitz huntan, urriaren 25ean (18:00).
Hor agertuko dira: Battitt Crouspeyre, Gus Elizondo, Elixabet Etxandi, Nahia Etcheverry Lopepe, Goizane Etcheverry Lopepe, Peio Minhondo, Oier Urreizti, Pettan Prebende, Jean-Marie Oillarburu eta Bittor Thicoipe. Gai emaileak Xan Alkhat eta Ramuntxo Christy izanen dira.
Jaz izan bazinezten, ez duzue dudarik izanen berriz...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Urriaren 31n iraganen da herriko plazan. Karia horretara, egitarau aberatsa proposatua zaigu: Tor Magoa (16:00), krakada eskainia eta makillajea (17:00), desfilea, joaldunak eta Ikasleak dantza taldea (18:00), eta eguna finitzeko Burrunba elektro txaranga (19:00). Jateko eta edatekoak segurtatuak izanen dira.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016