Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Julie"Eklore" kantuz larunbatean
Urriaren 25ean (20:30), Julie Rouault-ek bere lehen diskoa "Eklore" aurkeztuko du, Larreko antzokian. Testu poetikoen eta melodia liluragarrien artean, bere unibertso intimora eta biziaren barnera eramango gaitu, nun frantsesa eta euskararen doinuak nahasten diren. Talentu handiko musikariez inguraturik, emozioz beteriko bidaia musikala eskainia zauku. Ordu bat eta erdiko iraupena, prezio osoa 18€, murriztua 13€, erreserba
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Kontzertu
Gertakari arraroa beharra zen joan den ebiakoitzean eta hala izan da: Basapiztiak, Lin Ton Taun, Gatibu, Punttu Kakotx eta Trikizio taldeekin zen hitzordua. Zoragarriko gazteriak karpapea mukuru bete zuen, haien artean lehenagoko gazte batzu barne. Bata besteak bezain onak izan diren talde ederrak entzun dira, besta sanoa izan da eta gaualdi hortan lehen saria norbaiti eman beharrean, antolaketan parte hartu duten 60 urepeldarreri eskainia izanen litzateke....
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Urrunaga elkartearen oharra
Urrunaga elkarteak jakinarazi digunez, jadanik prestatzen ari dira urtero abendurako egiten dituzten kultur ekimenak. Alde batetik, Loraldiberri liburu eta disko azoka, aurten azaroaren 30ean plazan eginen dutena. Azoka honetara Lapurdiko hamar bat argitaletxe eta elkarte hurbiltzen dira haien ekoizpenak erakustera eta saltzera. Hor izaten dira: Elkar, Maiatz, Zortziko, Dakit, Gatuzain, Hatsaren Poesia, Lapurdi 1609, Maita Kultura,...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Biltzar publikoa
Uztaritze Bai elkarteak biltzar publikoa egin du joan den ortzirale arratsaldean Lapurdi gelan, 60 bat lagun hurbildu direla. Elkartea 2014an sortua da; funtzionamendua eta diru egoera aipatu dira lehenik. Bainan helburu nagusiena zen 2020az geroztik Herriko Etxeak ereman dituen obren aurkezpena, lehenik bideen sailean: Super U ondoko biribilgunea (departamenduarekin), Hiribehere karrika, 350 erregebidea eta Arruntzako plazaren berrantolaketa...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Bizikletaz ibiltzen jakin
Urriaren 14an, 28 ikasle ibili dira Ziburuko karriketan gaindi “Bizikletaz ibiltzen jakin” programaren egiaztagiria lortzeko. Hezitzaileen eta irakasleen ardurapean, bizikletaz autonomian eta segurtasun osoz ibiltzen ikasi duten guzia gauzatu dute.
Hiru urratsez osaturiko programak (pedalatzen, errepidean ibiltzen, bizikletaz ibiltzen jakin), besteak beste bizikletaren oinarriak eta txirrindularien kodea eta jokabide egokiak...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Sortze
Betrezinaineko Miren eta Xabiren familian bildotsa sortu da. Ez dakigu buru beltza edo gorria denez, dena den zorionak, bizitza luzea Luixari. Goresmenak aita urosari eta familia guziari.
Kintoa Kurri mendi lasterketa
Urriaren 12an iragan da Kintoa Kurri mendi lasterketa. 203 lasterkari eta 75 ibiltari jin dira 20 kilometroko itzulia egitera, Adartza eta Argarai mendiko kaskoetatik pasatuz, aro ezin hobearekin. Benoit Semerena...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016