Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Ikusgarria
2025-2026 denboraldi hastapen honendako, Nicolas Meyrieux-ek La Perle gelako ateak idekitzen ditu, “ON SAIT PAS!” ikuskizun umoretsuarekin. Urriaren 24an larrialdi klimatikoa umorez tratatuko duen ikusgarriaz gozatzen ahalko da (20:00).
Gazteen osasun mentala
Urriaren 14an, buraso, gazte, irakasle eta profesional anitz elkartu ziren Aturri kolegioan gai garrantzitsu baten inguruan eztabaidatzeko: gazteen osasun...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Eskubaloia
Nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi diote Objat Corrèze-ri, 31-24.
Erregional mailan, hamazapi urtez petikoek galdu dute Asson-en kontra, 23-28.
Nesketan, erregionaleko Frantziako koparen kondu, Kanbo/Irisarrik galdu du Nafarroan, 29-30.
Heldu den larunbateko partida
Nazional 2 mailan, Irisartarrak joanen dira Andernos-era (21:00).
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Azaroaren 1ean (20:00), Larzabaleko Espelletenia ostatuan bertso saio musikatua antolatuko da. Bertsulariak Elixabet Etxandi eta Haira Aizpurua izanen dira, gai emailea Xalbat Alzugarai ukanen dutela. Musikariak berriz, Patxi Amulet eta Bastien Marianne izanen dira. Sartzeak 30 euro edo eusko kostako du, aitzinetik erreserbatu behar da 07-66-34-55-99 zenbakira deituz edo mezua bidaliz.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Joko Berri pala txapelketa
Azaroaren 24an hasiko da, baina gaurdanik izenak eman behar dira, 07-82-15-50-49 numerora sms bat igorriz. Xehetasunak eman behar dira: jokalarien izena, noiz libro diren eta zein mailetan aritzeko (1., 2. edo 3. maila).
Tokiak mugatuak dira, izen-emaitea azaroaren 10a baino lehen egin behar da.
Haur...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Heriotze
Pattarreneko Xan Falxa pausatu da 73 urtetan, eritasun bortitza nagusiturik. Xanen ehorzketak astearte arratsaldean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen dizkiogu Pattarreneko familiari.
HBBren eskea
Hospitalité Basco Béarnaise elkarteak urte oroz egiten duen eskea eginen du Omiasaindu asteburuko mezetan: Bidarrain, urriaren 31n (19:00), Arrosan, azaroaren 1ean...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Sarako oroimen bizia lezeetan
Urriko hilabetea ez da oraino bukatua, hortako mezua ematen dugu, zeren balio baitu ikustea.
Urrian, Sarako Lezetako gelan, sartze librea, egunero (10:00-17:00).
Gure "Xortaz xorta" egitaraua ederki bururatzen da, Sarako oroimenaren transmisioari eskainitako ekimenarekin. Euskal Kultur Erakundeak bereziki prestatutako bideo-borna interaktiboen bidez, atzoko eta gaurko saratarren lekukotasunak eta erreportaiak ikusteko parada...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016