Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek berdinketa egin dute Pessac-en, 33-33.
Excellence régionale mailan, bigarren taldeak irabazi dio Agen-i, 27-26.
Hirugarren taldeak irabazi dio Donapaleuri, 30-29.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi diote Pessac-i, 32-24.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Urruñaren kontra, 26-24.
Bigarren taldeak irabazi du Urruñan, 32-24.
Erregional...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Itsas'Rock gaualdia
Gaualdi hau iraganen da larunbat huntan, abenduaren 13an, Sanoki gelan (20:30), The Stampers eta DJ Michel taldeak animaturik.
Sartzea: 12€ - 10€ (Itsas'Rock elkarteko kideentzat). Dress Code: Chic and choc.
Odol emaiteak
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez heldu den astean, abenduaren15eta 16an, astelehen eta asteartez (15:30-19:00), Sanoki gelan. Hitzordua hartu:
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
“Nun habila Perkain?” dokumentala
Joan den ostiral arratsean karia hortara Artetxean bildu giren 40 bat presunak biziki gustatu gira. Nola ez, etxe eta bazter ederrak mirestearekin batean Aldude eskualdean Perkainen denboran gertatu zirenetaz hainbeste ikasirik.
Milesker Mikel Erramuzpe proiektuaren bultzatzaile eta aktore nagusiari xoko huntaraino jinik.
Izturitzeko merkatua
Abenduaren 19an Eguberriko merkatu handia...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Berritz Aintzinaren berri
Aitzineko igandean Berritz Aintzina elkarteak antolatu kantaldiak arrakasta ukan du, 250 bat pertsona hurbildu baita. Etorriak zirenak ez dira enoatu kantaldi eder baten entzuteko parada ukan baitute.
Bestalde elkarteak abenduaren 16an (15:00), Eguberriko krakadara kideak gomitatzen ditu, Mindegian iraganen da. Bi solas eginez eta gauza onak janez urtea ongi bururatzeko gomita...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Eguberriko ate idekiak
Larunbatean, abenduaren 13an (10:00-18:00), Ortzaizeko Goicoechea lantegiak ateak idekiko ditu, lema hunekin: "Noten eta buztinaren artean, Eguberri Goicoechean moldeatzen da". Bisitariek ikusi ahalko dituzte buztinaren lantze erakustaldiak eta soka-teknikaren fabrikazioa (11:00 eta 15:00); labe baten idekitzea izanen da (16:00). Daniel Subrechicot pianista hor izanen da egun osoan...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Erretreta
Duela aste batzu, Kattin Gerendian, Aña Lassere eta Tehexa Guijaro erretretan sartu dira. Battitt Laborde auzapezak ohoratu ditu, erranez Kattin-ek 21 urtez herriko gelen garbiketak egin dituela, Aña 30 urtez Herriko Etxeko bulegoetan arizan dela eta Tehexa 35 urtez Argibide sindikatuan jendeeri argitasunen emaiten arizan dela. Herriko kontseiluak eta beren laneko lagunek opariak eman dizkiete.
Beraz gauza horien ospatzeko abenduaren 5ean ilunabarrez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016