Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Urrian eta azaroan, liztorrak harrapatzeko momentua da, fundatzaileak hiltzeko. Asiako liztorrak hemengo erleak jaten ditu eta bere presentzia handia denean kofoinen bizitza blokeatu egiten du. Gainera, kanpotik etorritako espeziea izanki, hemen ez du etsai naturalik eta beraz biziki fite zabaltzen ari da ez badugu deus egiten. Horregatik, Herriko Etxeak harrapagailuak proposatzen dizkie herritarrei, idekitze tenoretan, astelehenetik ostiralera (8:30-12:00/14:00-17:00).
Bi heren...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Arberoan Zehar 2025
Arberoa ibarreko hitzorduaren aurtengo edizioa urriaren 22tik 24ra iraganen da, 3 egunez. "Ttipi bainan bizi" lelopean, horra proposatuak diren ekitaldiak. 22an asteazkenarekin, haurren eguna Aiherran iraganen da (15:00). 23an ostegunarekin "Arberoa frantses iraultza bezperan" mintzaldia Bastidako Pezaruko eskolan (20:00). Eta ostirala 24an, ekoizleen merkatua Izturitzen (18:00), txaranga eta DJ Üzkülüzek alaiturik.
Julien...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Urri hastapen huntan, Balentxaneko Jean-Baptiste Amestoy bere azken egoitzarat lagundu dugu. 90 urte zituen. Azken urte hauetan Iholdiko xahar-etxean zen. Doluminak familiari.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Xandelateian sortze bat ukan dugula plazerekin jakiten dugu. Maite Urrutia eta Panpi Larramendy zorionean ditugu ongietorria egin baitiote beren lehen haurñoari, Antton deitu duten semeari.
Goresmenak buraso gazte horieri eta osagarri eta suerte on bere izaitean Antton-i.
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Heriotze
Duela 92 urte Biperrenean, zazpi haurridetako familia batean sortua zen Angèle Igoa ehortzia izan da. Ofizioz dendaria zen. Roger bere espos lagunarekin, hau ere urepeldarra, Uztaritzen ostatu eta saltegi bat eraikiak zituzten. Alargundua, Hazparneko Larrazkena deitu erretira etxera joana zen.
Jeannot Irazoqui ere, 70 urtetan, zendu da. Kintoarra, hamar haurridetako familia batean, Fuertenian sortu zen. Ofizioz sukaldaria zen, Montardon-en ezaguna den...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Liburu erakusketa
Larunbat eta igande huntan liburu marrazkitu erakusketa eta salmenta izanen da Haltya jauregian, Kanboko Margot liburutegiaren partaidetzarekin. Hameka marrazkilari idazle izanen dira tokian berean tailerrak ere segurtatuko dituztela. Bisita tenoreak: 10:00-19:00.
Eguberriko merkatuari buruz
Aurtengo Eguberriko merkatua abenduaren 6an iraganen da goiz guzian Bilgune inguruan. Herriko Etxeak elkarteeri...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016