Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Urruña aldizkariaren 7. zenbakia
Azaroaren 30ean, Loraldiberri Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuen Urrunaga kultur elkarteak Urruña aldizkariaren 7. zenbakia, dena kolorez, formatu handiz eta euskaraz sortua, aldizkari honen funtzionamendua euskara hutsez baita, urruñarrek frantsesez egin artikulu batzuk bere baitan onartzen baditu ere. Osora 170 orrialde. Urruñarrek Urruñaz pentsatuz eta urruñarrentzat egindako aldizkaria da. Lehen zenbakia...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Berts'Uztaritze
Berts'Uztaritze Uzta Hitzan festibaleko egitarauan agertzen zen ekitaldia da. Joan den ortzegun goizean iragan da Lapurdi gelan, lehen aldikoz, Bertsulari ttiki egiten den molde berean bainan bakarrik Uztaritzeko eskola elebidunekin, orotara 70 bat haur pasa. Eskola elebidun horietan, Ainhoa Sarasuak segurtatzen ditu bertsu eskolak. Hasieran bi bertsulari helduk, Elixabet Etchandi eta Josu Txoperenak, eman dute lehen agurra. Ondotik aldizkatuz eskola...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Loteria
Ziburun, elkartasun kateak irauten du! Abenduaren 6an, larunbatarekin (18:00), loteria izanen da Hego Lapurdiko Kiwanis elkartearen eskutik, Parrokiako gelan. Ekitaldi horrek elkartasun eta mobilizazio hamabostaldia hetsiko du. Zatozte saldoan!
Ipuinak eta irakurraldiak
Abenduaren 6an (9:30), “Itzala & Argia” ezagutza saioa izanen da mediatekan. Pijamaz beztiturik edo guziz iratzarririk, begiak zabal-zabal ireki:...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Herriko gazteek hitzordua ematen daukute abenduaren 6an, larunbatarekin (10:00-17:00), bigarren Eguberriko merkatuaren ediziora, Sanoki gelan.
Herriko bi gazte merkatuan izanen dira, haien sorkuntzak eta ekoizpenak ezagutarazteko. Bainan prestatzen ari direna ez dugu azalduko egunera arte, sorpresa izan dadin.
Gonbidatzen zaituztegu agurtzera etortzea eta aukera eder hau aprobetxatzera zuen lagun eta auzokideekin berriz elkartzeko.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Neskak palan txapeldun
Berriz ere Abarratia pilota elkartea lorietan dugu. Joan den ibiakoitzean, Amaia Etchegaray eta Maider Loyatho Oxarangok Iparraldeko laugarren mailako pilota txapelketa ereman zuten palaz goma betearekin, Itsasuko trinketean, Senpereko Mirentxu eta Lea Etcheverry garaiturik, 40-35. Hastapenean frango aise ari baldin baziren gure herritarrak (15/6, 28/17 eta 35/25) senpertar neskek ez dute aise...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Koxkorreko Emilie Douart eta Iban Antchagnori bigarren haurra sortu zaiote, berriz ere seme bat, Pablo deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Pablo sortu berriari.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016