Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Urruñar ekoizpenak Loraldiberri azokan ARGAZKIA
Hilaren 30ean, igandez, ukanen dugu aurtengo Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka Rene Soubelet plazan, elizaren parean. Osora hamalau argitaletxe eta ekoizlek hartuko dute parte. Aurten honako ekoizpenak izanen dira urruñarrekin lotura zuzena dutenak. Urruñako Maita Kultura ekoizleak Jurgi Ekiza, Odei, Fusible eta Ztah-ren azken ekoizpenak aurkeztuko ditu. Ez dugu erran beharrik...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Ez adiorik Eneko
Joan den asteko kasetan aipatzen ginuen Eneko Pelletrat-ren heriotzaren berria. Joan den asteazken arratsaldean, Uztaritzeko elizan ikusi den munduak erakutsi dio Enekori zenbaitetaraino maitatua eta estimatua zen. Eragin handia zuen bere familiako bizian, ospitaleko lanean eta bereziki pilota munduan, Kapito Harriri beti fidel egon zaio, pilotari hasirik gazte gazterik eta oraino segitzen zuela hezitzaile bezala. J.M. Barnetche erretorrak, ongi...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Gazteen osasun mentala
Ziburuko Herriko Etxeak, Artis Mental 64 eta Pirinio Atlantikoetako FaLKarekin lankidetzan, gazteen osasun mentalari buruzko hitzaldia antolatzen du azaroaren 27an (18:30), François Rospide mediatekan. Hitzaldiak gazteen osasun mentalaren funtsezko erronka aipatuko du, familiak, profesionalak eta erakundeak hunkitzen dituelarik. Nerabeek eta heldu gazteek aurkitzen dituzten zailtasunak hobeki ulertzea, eta begi onez eta eraginkorki laguntzeko...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Hazkurri bankuaren bilketa
Hazilaren 28 eta 29an (9:00-12:00), Sarako plazan, Spar saltegian eta hiru eskoletan iraganen da hazkurri bankuaren bilketa. Milesker zuen eskuzabaltasunarentzat.
Eguberriko merkatua
Hazilaren 29an larunbatarekin iraganen da, San Josepe eskolak antolaturik (9:00-18:00), Lur Berri gelan. Hor izanen dira herriko lantegiak, beren gauza ederrekin, izanen da ere jateko eta edatekoa. Izanen da joko bat 8 urtez...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Auzoen arteko elkarretaratzeak
Larrazkena hor dugu orain eta sasoin huntan gure herriko auzoaldeek usaia dute bazkari baten antolatzeko bakoitzak bere hurbileko auzoekin. Joan den udan Erketakoak bildu baldin baziren Ihiztarien etxolan eta Apairikoak Plaxateiko aterbean, duela bi aste Zokoako eta herri erdiko auzoaldekoak bildu ziren Denen Etxeko gela handian, orotara 80 bat hurbilduz giro onean. Aurtengoa antolatzaile...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Azaroaren 22an (17:00), Xilabaren lehen fasea jokatuko da Elkartetxean. Battitt Crouspeyre Monaco, Johaine Sarraillet Arrizabalaga, Mizel Mateo Sallaberry, Patxi Iriart Hiribarren, Ramuntxo Christy Biscay eta Xan Alkhat Duhart izanen dira bertsulariak. Gai emailea Amaia Castorene Luro izanen da. Tokiak atxikitzeko: bertsosarrerak.eus.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016