Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Laugarren aldikoz, Xiberoko ikastoletako eta Larzabaleko kolegioko burasoek antolatzen dute fama handia duen Tulalaika besta. Musika, antzerki, dantza, bertso, joko... eskainiak dira.
Ibiakoitzean, ekainaren 7an, hasiko da Larzabaleko elizan izanen den kantaldiarekin (20:00). Hor ariko dira: Amaren alabak, Xorrots Trikirrika, Lea eta Anuxka, Jean Bordaxar, Robert Larrandaburu, Tuttu Luro, Dominique Urruty eta Marcel Erraçaret, Mathieu, Maylis eta Sarah, Naroa eta Alaia. Kantalditik...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Amikuzeko lasterketa
Aurten ere, Amikuzeko ikastolak ibilaldiak antolatzen ditu ekainaren 15ean, igandez, haur eta heldueri elkartzeko aukera emaiteko baita ere Amikuzeko eskualdeak hobeki ezagutzeko. Hitzordua, igande goizean emana da Donapaleuko merkatu estalian.
Lehen ibilaldia (13km), deneri idekia dena, goizeko 8:30etan abiatuko da.
Bigarrena (10km), lasterketa moduan eginen da. Goizeko 10:00etan abiatuko da. Haurrendako ere lasterketa berezia...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Izturitzeko merkatuak 2 urte
Merkatuko laborari taldeak bigarren urtemuga hori ospatu nahi du ekainaren 6an ostiralez Artetxean.
Izturitzeko merkatua ostiral guziz egiten bada (18:00-19:30), merkatu handia ekoizle saltzaile gehiagorekin eta animazio bereziekin hilabeteko lehena da.
Ekainaren 6ko hau guziz hornitua izanen da 18 salmahaiekin. Izturitzeko merkatuko laborariek gomitaturik, Ortzaize, Bidarrai eta Baigorriko zonbait ekoizle juntatuko zaizkie...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Kixka antzerkiaigandean
Ekainaren 8an, Larreko antzokian gaitzeko eguna proposatua zauku, urte guziko lana tailerren bidez aurkeztua izanen baita. Ama eskoletakoak lehenik, antzerkiaren deskubritzea istorio kondatuekin (14:00), lehen mailakoak ondotik (14:30), "arrainak eta beren sushiak". Nerabeen taldea (19:00),"zentzugabeko 5 zentzuak" gaitzeko programa. Helduen taldea (20:00), "le fric c'est chic...ou pas?" diru istorio, zer erantzun galde huni?
Ikusgarri...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Kontzertua
Ekainaren 8an (17:30), Kalakan talde famatuak kontzertua emanen du herriko elizan. Sartzeak 10 euro kostako du 15 urtetik gorakoentzat, prezio apala 5 eurotan. Erreserbak Herriko Etxea deituz egin daitezke: 05-59-54-66-89.
Uda Gaua
Ekainaren 13 arratsean, Uda Gaua iraganen da herrian. Addar, Lukiek, Irtenbide eta DJ Larrasa izanen dira parte hartzaileak. Sartzeak 5 euro kostako du. Kilika Gaztetxean...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Kantaldi
Xarmanteko ekitaldia antolatu dauku Lasa Kantuz taldeak maiatzaren 16an. Jendea nonbre handian etorri da haien entzuterat eliza betetzeraino. Guziak loriaturik egon dira eman dituzten euskal kantu eder eta ongi musikatueri begira. Ez dugu urrun joan beharrik boz ederren entzuteko. Holako elgarretaratze bat ez baita baso bat hustu gabe barreiatzen ahal, oro joan dira bi urratsetan den Lasaiki gelarat. Han prest zeuden jateko eta edateko mota guzietarik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016