Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Irailaren 12tik urriaren 31ra, François Rospide mediatekan soinu-erakusketa baten bidez eskoletako korraleen eraldaketan murgiltzen ahalko da. Podcast hunkigarri eta ludikoen bidez, haurrek beren eskola-ingurunea aldatu duen proiektu herritar eta eko-arduratsuari buruzko ikuspegia partekatzen dute. Murgiltze hori ez huts egin!
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Nork zioen bizitasuna eskasa zela gure herrian?
Bakoitzak daki bere berri eta noizpait ere on!
Hasteko eskola sartze huntan, mugimendu frango hautemaiten ziren Zuraiden.
Osasun gunea
Herriko lurrak ziren lehen Batit Bidegain harakina ostatu gisako etxea eraiki arte. Batit joan zauku, gazterik, eritasunak eramanik eta herriak du erosi 450.000€-tan.
Bi urtez obrak eraman ditu (637.000€-ko inbertsioa) eta hara nun finkatu den osasun...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Ezkontza
Joan den ebiakoitzean, Pokoineko Mickaël Hualdek hartu du bizilagun Cécile Ernautene uztariztarra nahiz erroak Urepelen dituen. Gazte hauek Urepele Inhabian bizi dira Aldude Pokoineko etxaldearen segida segurtatuz.Goresmenak bikote gazteari!
Apezetxea
Apezetxean hiru bizileku berri eginak izan dira. Hiruak beren etxetiarrekin daude. Gain huntako erizainek ere beren kontsultategia etxe huntan finkatua dute baita ere...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Nahorlako Jean Hirigoienek, 82 urtetan mundu hau utzi du. Maitatu dutenen doluminari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Buruilaren 24an, Martta Maddi Teixa Erguy sortu da Baionako ospitalean.Etxarreneko Aña eta Ibanen alaba da eta Ellanderen arreba.
Ongi etorri zuri Martta!
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Herriko kontseilua ortziralean bilduko
Herriko kontseilua, ortzirale arrastirian bildu beharra da (19:00). Huna aipatuak izanen diren gaiak zein diren: aurrekontu nagusiaren aldatze deliberoak, “Burgada B 1418” lur zatiaren erosketa - Euskal Herriko EPFLrekin hitzarmena, Carricaburu/Guillemin bikotearekin lur trukaketa, Antoneneko bide parte baten zuzen jartzea (Martinon familiari buruzkoa da), Asurantza kontratuen berritzea, 2025eko diru laguntzaren onartzea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016