Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Gurutze Gorriko bestak
Urriaren 4an larunbatez iraganen dira Gurutze Gorriko bestak. Programan: animazioak, musika eta apairu goxoa Chez Mattin jatetxeak eta Kaskarotenea Ikastolak apailaturik. Helduendako menua (25€) Chez Mattin jatetxeak apailaturik. Haurrendako menua (8€) Kaskarotenea Ikastolak apailaturik. Erreserbak oraindanik idekiak dira zuzenki Chez Mattin jatetxera deituz asteartetik larunbatera, (8:30-15:30/18:00-00). Ordainketa erreserbatzean eginen da....
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Sortze
Noah Roux sortu da Leana Garpopolo eta Anthony Roux andere jaunen familian. Arrontaenean bizi dira. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.
Odol emaitea astelehenean eta asteartean
Odol bitze zentroak odol eskasean daude. Gure odolaren emaiteko egin dezagun indar. Hemen posible izanen da,...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Ezkontza
Joan den asteburuan ere, ezteiak baziren. Hala nola Audrey Lafauriek, sortzez Akamarrekoa, Xabi Saldubehere Elizabeherekoa bizilagun hartu du.Bikote hau Arrosan bizi da.Goresmenak Audrey eta Xabi!
Olha proiektua
Buruilaren 23an, asteartez (18:30), Bankako Herriko Etxean bilkura publiko baten bidez Olha proiektua aurkeztua izanen da.Ibar huntako biztanle guziak bai eta ere beste herrietako jendeak gomitatuak dira...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Xabi Lasa idazlea
Xabi Lasa Amikuzen ezagutzen dugu, Manex Erdozaintzi Etxarten pentsamenduari buruzko tesia egin zuenetik. Zabalikek gomitaturik, Donapaleuko mediatekan hitza hartuko du ibiakoitz huntan, irailaren 20an (10:00).
Oraingo huntan, fikzioaren eskutik eramaiten gaitu Nafarroa hegoaldean barna gaurko kudeantza ekonomiko politikoan zentrala den gai batera: uraren antolamendua. Interes ilun eta bortitzenak pizten dira, politiko kontserbadore, lobby...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Urteko kultur egitarauaren barne, Arrosako herriak eta izen bereko herriko elkarteak gomita zabaltzen du antzerki baten ikusteko (sartzea urririk), heldu den irailaren 21ean, igandez (17:30). “L’Etabli” konpainiak herriko plazan jokatuko luke, trinketean eguraldi txarra balitz.
Melanie Tanneau taula-zuzendaria eta bere hiru konplizeak gertakari desberdinenaz jabetuko dira, bihotzean baltsamoa jartzen duen musika eta perkusio bidaia harrigarria eta alaia...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Hitzaldia
Irailaren 19an (19:00) iragaitekoa da Roger Idiart euskaltzale eta sortzailearen inguruko hitzaldia. Parte hartzaileak Jean Bordaxar, Jean-Fabien Lechardoy eta Kantiruki taldea izanen dira. Euskaltzaindiak antolaturik, aldibereko itzulpena segurtatua izanen da. Sartzea urririk.
Organoaren bisita
Irailaren 21ean (15:30), herriko organoaren bisita iraganen da elizan. Ondarearen Egunen karietara antolatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016