Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Lehengo gazteen bilkura

Larunbat goizean Berriz Aintzina adinetakoen elkartearen urteko biltzar nagusia iragan da. Joan den urtean sortu elkarteak aktibitate desberdinak egin ditu, horietan besteak beste Bastidako “La fabrique du chocolat” eta Landesetan baratze baten bisita, urte hondarreko arratsaldekoa. Bestalde hilabetean behin asteartez biltzen dira jokoetan aritzeko, ASEPT egiturarekin ekitaldi desberdinak eginak izan dira eta zenbaitzuk margotzen ikasten dute.

Bilan morala eta diru-kontuak bozkatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Ortzaizeko kulturaldia - Zubialdeko zubia

Ortzaizeko kulturaldia

Urzaiz elkarteak aurkeztu du urrian eremanen duen kulturaldia. Urzaiz elkartea sortu zen kabalkadaren antolatzeko eta geroztik kulturaldiak antolatzen ditu. Azken urte hauetan ekaineko asteburu batez iragaiten ziren. Aurten deliberatu dute hilabete osoan ekitaldi ezberdinak antolatzea. Urriaren lehenean, asteazkenez (18:30), hasiko da Menta liburu dendan: Asier Gogortza argazkilariak Hariztia liburua aurkeztuko du eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Bestak - Uztaileko eta abuztuko egoera zibila - Ateraldia hau, azken abisua - Errugbia

Bestak

Astelehen goizean luzeko partidan Kapito Harrik irabazi du 10-04 Hendaiaren kontra. Arratsaldean Zazpiak bat taldeak eman ditu dantza ederrak. Astearte goizeko luzeko partidan Senpere 5 eta Noizbait 4. Arratsaldean artzain xakur lehiaketan izan da jende baita ere arratsaldeko joko garbi komiteen finala, Praj, Gallarrage eta Jaureguiberrik irabazi dute 40-37 Carricaburu,Telletxea eta Petrissans-en kontra....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Ibarrungo bestak - Sartzea Beltzean - Selauru hustea Ibarrunen - “Kcanta”-ren kontzertua Inharrian

Ibarrungo bestak

Ibarrun behereko igelak eta Ibarrun gaineko ahuntzak uztartuko dira beren patroia San Mikel ospatzeko irailaren 26tik 29ra, betiko programa bikainarekin. Larri-larri, ostiral 26an, 7,5km-ko lasterkaldia (18:30), mus txapelketa, edari eta taloak lagun (19:00). Larunbat 17an, goiz guzian pala txapelketako finalak (10:00-13:00), txerri ttikiaren jastaketa, Kiki Bordatxok animaturik (14:00), Oihukanta (18:00), Los Piquillos txaranga (20:00), Sukena (22:30)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Kontzertuak elizan - Hiru emazte kantariren omenez - Emeki musikaldia - Kontzertua Larrunen - Xaiako kantu afaria - Euskal kantuak ikasiz - Egun-pasa Loiolan - Kometa sarea - Larrun - Zorionak Joana Halzuet!

Kontzertuak elizan

Hilaren 26an, ostiralarekin, Bost Axola emazteen abesbatzaren eta Tximi Txama haur abesbatzaren kontzertuak izanen dira herriko Jondoni Bixintxo elizan (20:30). Sarrera urririk. Horien ondotik, tonbola eginen da eta bilduko den dirua haurren minbiziaren aurkako borroka sostengatzeko izanen da.

Hiru emazte kantariren omenez

Hilaren 26an, ostiralarekin (19:00),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a

Parropiako berri - Arruntzako obrak - Bi auzo batzordeen berri - Argazki erakusketa - Kapito Harriren biltzar nagusia - Musika klasiko kontzertua

Parropiako berri

Parropiako bolondresen eguna iraganen da igande huntan, mezarekin hasiko dena (9:00) Larresoroko elizan. Ondotik biltzar bat egina izanen da ondoko poli-jarduera gelan, kafea hartzeko, elgar hobeki ezagutzeko, zerk duen ongi funtzionatzen eta zer den hobetzeko. Biltzar bukaeran etorria izanen da aperitifaren tenorea eta parropiak eskaini bazkariarena, tokian berean eta umore onean. Mus partida zonbait ere berdin ondotik.

Parropiatik jakiten da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016