Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Pollikiren biltzar nagusia
Irailaren 19an (19:30) Polliki dantza taldeak bere biltzar nagusia eginen du, Urxuria gelan. Aurten dantza kurtsoentzat aldaketa batzuk izanen dira, biltzarrean aipatuak izanen direnak. Ondotik izenak hartuak izanen dira.
Fanfare bateriaren kontzertua
Irailaren 20an (20:30) Harri Xuri gelan, Makeako Ganixtarrak eta Behauzeko Eskuz-Esku klikek kontzertua antolatzen dute. Txartelak Helloassoren bidez...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Maika Etxekopar antzerkilariak, euskarazko antzerki kurtsoak proposatüko dütü setemerik aitzina 7 eta 15 urte arteko haurrei.
Izena emaiten ahal düzüe 06-86-72-90-87 zenbakialat deitzez ala mail baten igortez bonbonbeltz@gmail.com.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Antzerkia
Irailaren 19an (19:00), Erika eta Xantik “Kaka” ikusgarria eskainiko dute Chimères antzokian. 2026ko Korrikaren karietara emandako ikuskizuna da hau. Huna sinopsia: “Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Sarako bestak
Larunbatean mendiko bizikleten ibilaldian izan da 85 bat jende. Ihiztariak ere beren Ball Trap hortan dena ongi pasatu da. Kontzertuan 2.500 sarrera izatu dira. Igandean meza nagusia Hazparneko klikak airostua, ondotik bi hilerrietan beteranoak ohoratu eta auzapezak loreak pausatu ditu. Gero plazan, klikak eta Marinelak danborrada plaza airostu dute. Herriko Etxeak aperitifa ofreitu du beti bezala eta...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Argazki erakusketa Larrekon
Buruilaren 20tik urriaren 3ra, argazki lehiaketako erakusketa abian da Larreko kulturgunean, deneri idekia baita urririk. Arranoen Begia elkarte antolatzaileakbegi onez ikusten du bere kideen kopurua goiti doala, dudarik gabe obra politen ikusteko ahala ukanen dugula. Aurtengo lema "sale temps", gaurko egunerako itxura txarra ba ote da ala sorpresa onak deskubrituko ditugu? Egunero, bisita librea goizetan (9:00-12:00) eta arratsaldez...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Hiru emazte kantari gogoan
Hilaren 26an ostiralarekin (19:00), Estitxu Robles-Arangiz, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo omenduko dituen hitzaldi-kantaldia izanen da Posta gelan. Iparraldeko beste zazpi emazte ukanen ditugu Urruñan haien omenez: alde batetik, Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles haien abestiak kantatzen eta bestaldetik, Pantxika Alfaro, Jacqueline Iriart eta Maite Ithurbide haien aurkezpena egiten, Eliane Hegiaphal...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016