Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Azaroaren 2an (16:00), Sanoki zinegelan, kontrabandari buruz egin dokumentala erakutsia izanen da.Hunen titulua, “Mugako ahotsak: kontrabandaren testigantzak”. Baztan eta Aldudeko lehengo kontrabandistekin egin solasaldia. Mugalur elkartea eta Aldudeko Herriko Etxeadira ekitaldi hunen antolatzaileak.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Frantziskanoek Donapaleun ukan duten leku garrantzitsua oroitarazteko, Zabalik elkarteak arratsalde bat antolatu du joan den ibiakoitzean, urriaren 25ean Bideaken. Okasioneaz baliatu da, “Arantzazu” dokumentala proiektatzeko arratsalde bukaeran. 100 bat lagun hurbildu dira arratsalde hortarat.
Lehen partean, zenbait lekukotasunen bidez, frantziskanoek ukan zuten leku garrantzitsua gure eskualdean azaldua izan da.
Hasteko, Mattin Irigoienek Donapaleuko komentuaren historia...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Aitzineko larrazkenetan egiten duten bezala, aiziriztarrek herriko bestak kari kantaldia proposatzen dute azaroaren 9an, igandez (15:30) Xiloka gelan.
Hiru talde famaturen entzuteko parada emana da. Lehena, Altzükütarrak taldea. Berrogeita sei urte dabiltzala herriz herri beren betiko kantari leialekin, bazterrak xoratuz. Merexi dute beren izenen agertzea hemen: Jean Etchegoyen, Beñat Queheille, Jean Philippe Prat, Jean Etxart, Dominique Epherre, Pierre Jaragoyhen, Jean-Louis...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Azaroaren 1ean, arratsez, Kalume, Lukiek eta Dj Bull taldeak Kilika gaztetxera etorriko dira. Gaztetxearen 18. urtemuga kari antolatu ekimena da hau. Sartzeak 5 euro kostako du.
...Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Heriotze
Marikita Gaillard (sortzez Curutcharry) 83 urtetan zendu da. Biziaren parte handi bat Parise aldean iraganik, erretreta Baigorri sorterrian ereman du goxoki, eritasunak harrapatu arte. Drama izigarri batek jo zuen ere duela zonbait urte, Maylis alaba galdu zuelarik. Marikita artista zen, margo biziki pollit eta finak egiten zituen, "Ortzadarra" margolari elkartearen eremaile kartsuenetarik bat izanez.
Gure dolumin bizienak Jacques senarrari, Xavier...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Hitzaldia
Euskal etnopoloak antolatu"Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke"kolokioaazaroaren 5 (asteazkena) eta 6an (osteguna) iraganen da, Arte Hirian.Aurtengo edizio huntan hizkuntza eta kulturaren arteko harremana aztertuko da, biziberritze kultural kontestu batean. Zer heinetan hizkuntzak eta kulturak elgar eragiten dute? Lotura hori beti bistakoa ote da? Zerk funtzionatzen du eta zerk ez? Munduan zehar eramaiten diren biziberritze...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016