Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a

Mus txapelketa

Irailaren 13an mus txapelketa antolatua izanen da Herriko gelan. Sari ugari izanen dira jokoan, besteak beste 300 euro irabazleentzat edota 150 euro irabazle ordeentzat. Izena tokian berean eman beharko da 12 euroren truke pertsonaka (14:00). Bertan jateko eta edatekoa segurtatua izanen da. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a

Xiberoa eta Nafarroa Gamere Zihigan


Heben gaude. Gameren. Hebentik. Heben gainti laminak ere bizi dira. Soka dantza ederra Lamiña zilo altetik erauzten da plazala. Karrika bihotza jentez bete da, itzala txerkatüz haatik arrestiri apal hontan: üdatiar, gamerear, bretu, euskaldun… Eta sokan esküak emanik herritar eta nafartar dantzariak. Hebenko eta hanko, bena aurten denak Euskal Herriko. Aire bat solemnitatez jauntsirik, Mintxo Garaikoetxea txistuan, eta serios, lorios, hüilantzen dira dantzariak plazaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a

Sortze - Pestak

Sortze

Mila lorietan da David eta Mayalen Heguy Haixtoko bikote gaztea bere bigarren haurra munduraturik, Amaiaren laguntako. Goresmenak aitama, amatxiri, bizi luze zoriontsua Idoia ttipiari.

Pestak

Lehen gauean ideki dira gure pestak agorrilaren 14an muskuilu afariarekin, 440 lagun bildu dira, ondotik dantzaldi airosa. 15ean Andredena Maria eguna hasi da mezarekin, azpimarratzekoa da eliza gain-gainetik loreztatua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a

Elkarteen foroa

Irailaren 6an larunbatarekin iraganen da Elkarteen Foroa Daniel Ugarte pilotalekuan (14:00-18:00). Urtero bezala, Hendaiako elkarteak eta Herriko Etxeko zerbitu anitz bilduko dira. Herriko elkarteak ezagutzeko parada izanen da, baita etorkizuneko jarduera kulturala, kirol zein aisialdikoa aurkitzeko edota ikasturte hasierako izen-emateak egiteko. Sartzea librea izanen da. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a

Balaki trinket berrituaren estreina - Eskalada gela berriaren idekitzea

Balaki trinket berrituaren estreina

Herriko bestak kari estreinatua izan da trinket berritua. Hitz hauekin ideki du ekitaldi ofiziala Mizel Hiribarren auzapezak:

“Balakin bazen larunbatean, 2025eko agorrilaren 23an, herri girorik ederrena: itsasuar anitz hor ziren goizerditik estreinaldian parte hartzeko eta gune berriaren ezagutzeko.

Atharriko ezkerpareta1955. urtetan eraikia izan zen auzo lanean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a

Marieneko mobilizazioak segitzen

Joan den astean ELB, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta Ostia mugimenduek Marieneko azken berriak eman dituzte. Uztailean, salmenta hitzarmen berria jabeen (Salagoity-Colbert) eta Bouygues Immobilier-en artean izenpetua izan da. 3,76 hektareako azalerentzat, 2.620.000 eurotan. 2021ean sinatu eta joan den apirilean bururatu zen lehen hitzarmena ordezkatzen du, hedadura berdinarekin baina 453.000 euro guttiagoko prezioarekin. Marieneko defendatzaileek zioten: “Bouygues-en behin betiko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016