Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a

Dolu

Lakoinbordako Joseph Althabek mundu hau utzi du 91 urtetan. Haren familiak har ditzala gure doluminak.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Euskal Herriko pilotari txapeldunek finalerdietan galdu - Agorrilaren 22an, denak Abarratia mendi kaskora - Uda solas

Euskal Herriko pilotari txapeldunek finalerdietan galdu

Artekoetan, joan den ibiakoitzean, Abarratia batasuneko Theo Etcheverry eta Mikel Harguindeguyk 30 eta 28 galdu zuten Frantziako Txapelketako finalerdietan, Bidarraiko plazan, Xalbat eta Bettan Arhex xiberotar anaien aurka. Partida aski tinkia izan da, bizpahiru punduren deskarta baizik ez baita izan bi ekipen artean partida guzian, berdintze askorekin. Partida hondarrean aldiz xiberotarrak freskoago agertu dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Ezkontza - Herriko bestak - Mendi Alde eskolako kermeza

Ezkontza

Badu zenbait egun Iputxaineko Mari Campistron-ek Pierre Tandille biziko lagun hartu duela. Mementoan, bikote hau La Creuse departamenduan bizi da.Goresmenak zueri!

Herriko bestak

Agorrilaren 8an, ortziralez, Aldudeko bestak hasiko dira Alfaroinean. Joko Berri Kopa lehiaketaren finalak eskuz eta frontenizean (17:00).Ondotik, zintzur bustitzea klikak alaiturik. Gero, afaria muskuiluak eta fritak 25€tan eta haurrentzat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

"Etxe goxoak" programaren estreinaldia Aiziritzen

Bazen mugimendu Aiziritzen joan den ibiakoitzean, uztailaren 26an, "Etxe goxoak" deitu programaren estreina kari. Herriko Etxeak gomitaturik, 60 bat jende hurbildu diragoizeko 10:00etan, berrikitan arraberrituak izan diren 16 etxeen estreinatzeko. Herriko eta auzoetako ordezkariak hor ziren baita instituzioetakoak ere hala nola Renée Carrique (Euskal Elkargoa), Anne-Marie Bruthé eta Jean-Jacques Lasserre (Departamendua), Emilie Dutoya (Akitania Berria), Frédérique Espagnac, Denise...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Uda huntako hitzaldiak Donapaleun - Euskal indar joko festibala Donapaleun

Uda huntako hitzaldiak Donapaleun

Baxe Nafarroako erakustokiak uda huntako hitzaldiak segitzen ditu. Ondoko asteetan, hiru hitzordu proposatzen ditu.

Lehena, agorrilaren 21ean, Mikel Erramouspek, "Nun habila Perkain?" dokumentala presentatuko eta partekatuko du Bideaken (20:30).


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Euskal-ki

Abuztuaren 18tik 22ra, Elealdielkarteak euskara lantzeko udako ikastaroa proposatzen du goizero aste batez. Lehen mailako ikasleei zuzendua zaie. Parte hartzaileak elkar entzunez eta lagunduz aitzinatuko dira. Euskarri ezberdinak erabiliko dira: entzunezkoak, irudiak, jokoak eta abar…

Erronka da bolalumen uztea eta mintzapraktika erdigunera eramatea: ausartzea!

Mintzamena gauza sinpleenetatik abiatuz garatuko da.

Izenak uztailaren 22a baino lehenago ematekoak ziren....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016